• Noiz: Otsailak 21, osteguna, 19:00
  • Non: Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian

Karmele Jaio

Gazteizen jaioa, 1970ean.

Lehen argitaratu zuen liburua Hamabost zauri ipuin bilduma izan zen 2004an. Urte berean Igartza Saria irabazi zuen, Amaren eskuak eleberriaren proiektuagatik. Aipatutako eleberri hau 2006an kaleratu zen, hainbat sari jaso zituelarik: Zilarrezko Euskadi Saria, Zazpi Kale Saria eta Beterriko Liburua Saria. Bere hurrengo lanetan ipuina eta eleberria tartekatu ditu. Horrela, 2007an Zu bezain ahul ipuin bilduma kaleratu zuen, eta 2009an Musika airean eleberria. Argitara eman duen azken liburuak “Ez nai ni” du izenburua.

Mikel Urdangarin

Zornotzan jaioa 1971ean.

Ondo landutako sinpletasunetik lortu du jendearengana iristea Mikel Urdangarinek. Herri tradiziokoak diruditen abestiak egiten asmatu du, gitarra helduleku nagusi duelarik. Folk ukituekin baina popetik gertu, egungo kantautorerik garrantzitsuenetakoa da. Badira hiru aste (Gaztelupeko Hotsak, 1998) eta Espilue (Gaztelupeko Hotsak, 2000) azken hamarkadako diskorik arrakastatsuenen artean daude. Horrez gain, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Kirmen Uriberekin bi proiektu eraman ditu agertokietara: Bar Puerto eta Zaharregia, txikiegia agian.

Bideoak

0 Comentarios

Contesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Inicia Sesión con tu Usuario y Contraseña

o    

¿Olvidó sus datos?

Create Account