Gemma Lasarte

Donostian jaioa, baina Gazteizen bizi da. Informazio Zientzietan lizenziatua 1987.ean eta Literatur Zientzietan doktorea 2011.ean. Bere tesian, «Pertsonaia protagonista femeninoen ezaugarriak eta bilakaera euskal narratiba garaikidean» titulupean,  1979tik 2009ra bitartean emakumeek idatzitako 27 eleberritako pertsonaia protagonista femeninoak aztertu ditu.  Kazetari bezala lan egin zuen 1988tik 2005era arte, erreportari, gidoilari eta telebista zuzendari lanak eginez.  Hortik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitatean Lengoai eta Literariraren Didaktika irakasten du. Asko gustatzen zaio irakurtzea, eta idaztea ere, soilik idazlea izatea gustatuko litzaioke, baina momentuz bere lanarekin (oso interesgarria dena), bere ikasleekin eta bere familia, asko maite duena .

«Zergatik panpox?»i buruz

Hitzaldi honetan batipat proposatuko da «Zergatik panpox?»eko ama euskal literatur pertsonaia protagonisten zerrendan sartzea. Hartara, kritika historiografikoak pertsonaiaren garapenea aipatutako Joanes, Leturia eta berritsuaren osagarri bilakatuko litzateke estreinakoz pertsonaia protagonista femenino bat euskal literatura. Horrela, Txomin Agirreren Joanes artzain zahar baketruareb (Garoa, 1912), Txillardegiren bizi-minez jotako Leturia nahigabetuaren (Leturiaren egunkaria ezkutua, 1969) eta Zaizarbitoriaren laneko berritsuaren (Egunero hasteko delako, 1969) parekide izango genuke «Zergatik panpox?»eko ama (Zergatik panpox?, 1979). Baina, ez da hau Urretabizkaiak euskal literaturari egiten dion ekarpen bakarra, bada beste bat hitzaldi honetan landuko dena: amatasuna eta emakumetasuna (Zergatik panpox?, 1979; Koaderno gorria, 1988 eta Hiru Mariak, 2010). Urretabizkaiak amatasunari eta emakumetasunari aski begirada zabala eskaini dio bere eleberrigintzan: amatasuna eta abandonua, amatasuna eta nazioa… Beraz, hitz gutxitan, «Zergatik panpox?2eko amak euskal literaturara ekarritakoarekin eta Urretabizkaiak amatasuna eta emakumetasunaren inguruan eraikitako dsikurtsoekin hezurmamituko dugu hitzaldi hau.

Jardunaldiaren Bideoak

0 Comentarios

Contesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Inicia Sesión con tu Usuario y Contraseña

¿Olvidó sus datos?