Hiruilabete honetako Bilbo Zaharra Forumeko jardunaldietan, Xabier Amurizak “Lazkao Txiki” eta “Xalbador” omenduko ditu bi emanaldiekin, lehena urriaren 29an eta bigarrena azaoraren 17an, beti bezala Euskaltzaindiaren egoitzan.
Xabier Amuriza
Etxanon jaioa, 1941ean.
Politikaren alorrean urte luzeetako militantzia eraman du aurrera, eta, horrez gain, idazle kazetari, irakasle eta bertsolari lanetan aritu izan da eta aritzen da. Bi aldiz izan da Euskal Herriko bertsolari txapelduna: 1980an eta 1982an. Hainbat liburu eta disko argitaratu ditu, horietatik asko bertsolaritzaz. Kantarientzat ere letra eta bertso asko egin ditu.
Ekoizle emankorra, bertsoaz gain beste jenero asko landu dituena. Bertsoa plazaratu eta bertsolaritza hedatzeko era asko frogatu ditu, eta askotan aitzindari izan da. Bertsolaritza modernoak izan duen figura nabarmenetakoena, ezpairik gabe.
“Lazkao Txiki. Bat-bateko sorgina”
- Noiz: Urriaren 29an, osteguna, 19:00tan
- Non: Euskaltzaindiako egoitzan, Bilboko Plaza Barrian
2026an betetzen dura ehun urte Euskal Herriko bertsolari ospetsuenetako eta maitatuenetako bat jaio zela: Lazkao Txiki (1926-1993). Xabier Amurizak lazkaotarraren kontuak eta kantuak uztartzen dituen saio bat ondu du, eta, bertan, gaur egunera ekarriko dizkigu bertsolari handi haren bizipenak eta bertsoak.
“Xalbador. Batt-bateko mirakulua”
- Noiz: Azaroaren 17an, asteartea, 19:00tan
- Non: Euskaltzaindiako egoitzan, Bilboko Plaza Barrian
Xabier Amurizak 2000. urtean publikatu zuen Xalbador. Bat-bateko mirakulua liburu-diskoa. 26 urte geroago, Bilbo Zaharra Forumek lan hura berreskuratuko du, aitzakiatzat hartuta 2026. urtean betetzen direla 50 urte Xalbador huil zela (1920-1976). Ikuskizunean, Xabier AMurizak Urepeleko bertsolariaren sorkuntza-lanak bilduko ditu.



