Jose Luis Alvarez Enparantza Donostiako Antigua auzoan jaio zen 1929ko irailaren 27an. Alvarez deitura Madrildik datorkio, birraitona handik iritsi baitzen Tolosara Bigarren Karlistaldia baino lehen. Federico Álvarez aitona ere Tolosan bizi izan zen, baina emaztea gazte hil zitzaion eta Donostiara joan zen, Antiguara hain zuzen. Bizitzako lehen urteak Antiguan bizi izan zituen. Euskara etxean ez zuen apenas entzun, baina inguruan bazuen presentzia: lehengusuek euskaraz bazekiten; Aieteko mutiko batzuek ez zekiten erdaraz eta ama ingurukoekin euskaraz mintzatzen zen.
Jose Luisek, euskaraz jakin ez arren, euskararekiko jarrera berezia izan zuen umea zenetik: “Euskal mundua ez nuen batere ezagutzen, baina neurea zela sentitzen nuen eta neure mundutzat hartzen nuen”.
Gerra piztu zenean, Jose Luisek sei urte baino ez zituen, eta, beraz, ez zen egoeraz oso jakitun. Aitonak etxea (“Casa Victoria”) eraiki eta litografia-lantegia ipini zuen Antiguan. Haien bizilekutik gertu, 50 metro ingurura, “Txillardegi” etxea zegoen, eta berori izan zen Luisek erabili zituen ezizen ugarien artean (Usako, Goihenetxe, Igara, Larresoro, Harribizketa…) nagusitu zenaren jatorria.
Ama zuen Maria Enparantzaren aldeko familiak Oñatiko jatorria zuen. Beraz, Jose Luisen ama euskalduna zen, eta euskaraz egiten zuen, baina soilik neskamearekin eta esnezalearekin. Amak pianoa jotzen zuen, eta Jose Luis pianoa ikastera bultzatu zuen. Txikitan, gerraurrean, urte batzuetan amonarekin bizi izan ziren San Martin kalean, etxeko lantegiak porrot egin eta aita Kubara joan baitzen lan egitera. Alabaina, gerra sortutakoan, berriro Antiguan ziren bizitzen.
Euskarari dagokionez, hizkuntza bere kasa ikasi zuen 1947an, gaixoaldi luze batean, amaren laguntzaz gramatikatxo bat osatu zuenean. 1948an Jon Etxaide eta Elbira Zipritia euskal irakasleak ezagutu zituen. Garai horretan ezagutu zuen Jone Forcada, euskaltzale aitzindariarekin ere euskaraz egiten zuen, baita beste lagun batzuekin ere.
1949an Bilbora joan zen Ingeniaritza ikasketak egitera; bertan abertzaleekin jarri zen harremanetan, eta euskararekin lotutako hainbat ekintzatan hartu zuen parte. Halako batean, liburu bat itzultzea bururatu zitzaion. Horrela adierazi zion berak Mitxelenari, eta, azken horrek, itzulpenetan ibili beharrean, hobe zuela liburua idatzi adierazi zion. Hala, Galizian soldadutza egiten ari zela ekin zion Leturiaren egunkari ezkutua idazteari.
Haren bizitzan politikak garrantzia izan bazuen ere, ez dugu ahaztu behar EUSKARA izan zela bere borroka gaia. Politikan sartzearen ondorioz, 1961ean Iparraldera egin zuen ihes, eta hamasei urte erbestean eman zituen. Tarte horretan, 1962an hain zuzen ere, beste zenbait euskaltzalerekin batera Euskal Idazkaritza elkartea sortu zuen Baionan. Talde horren asmoetako bat Euskara Batua bultzatzea izan zen. Hegoaldera 1977an itzuli zen, eta geroztik hainbat lanetan ibili zen, irakasle, artikulugile, politikari… 2012an hil zen 82 urte zituela hidrozefaliak jota.
Txillardegi Hizkuntzalari
Markos Zapiain (moldatua)
EGINDAKO LANAK
- Kosmodromo (1984, Haranburu) ipuin bilduman, euskarazko zientzia-fikzioaren lehen lanetako bat bildu zen, 1969an idatzitako Kosmodromo ipuina.
- Orangutanen uhartea (1957, Egan) ipuina aitzindaria izan zen “nolabait”. La Planète des singes eleberria (Pierre Boulle, 1963) eta Planet of the Apes filma (1968, Schaffner) baino 7 urte lehenago argitaratu zuen Txillardegik, antzeko gaia lantzen zuen ipuinak: tximino simiiforme batzuek antolaketa, kultura eta teknologia aurreratu bat garatzea.
Nobela
- Leturiaren egunkari ezkutua (1957, Euskaltzaindia). Berrargitalpenak: Leopoldo Zugaza (1977) eta Elkar (1983).
- Peru Leartzako (1960, Itxaropena). Berrargitalpena: Elkar (1979)
- Elsa Scheelen (1969, Lur). Berrargitalpena: Elkar (1978).
- Haizeaz bestaldetik (1979, Egilea editore). Berrargitalpena: Elkar (1988).
- Exkixu (1988, Elkar)
- Putzu (1999, Elkar Schaffner
- Labartzari agur (2005, Elkar)
Saiakera
- Huntaz eta hartaz (1965, Goiztiri). Berrargitalpena: Elkar (1983).
- Sustrai bila. Zenbait euskal korapilo (1970, Irakur Saila)
- Euskal Herritik erdal herrietara (1978, egilea editore)
- Euskal gramatika (1978, UEU)
- Euskal kulturaren zapalketa 1956-1981 (1984, Elkar)
- Euskal Herria helburu (1994, Txalaparta)
- Lingua Navarrorum (1996, Orain)
- Euskararen aldeko borrokan (2004, Elkar)
Hizkuntzalaritza eta Soziolinguistika
- Hizkuntza eta pentsakera (1972, Gero-Mensajero)
- Euskara batua zertan den (1974, Jakin)
- Oinarri bila (1977, egilea editore)
- Euskal gramatika (1978, Ediciones Vascas)
- Euskal fonologia (1980, egilea editore)
- Euskal dialektologia (1983, egilea editore)
- Euskal azentuaz (1984, Elkar)
- Elebidun gizartearen azterketa matematikoa (1984, UEU)
- Soziolinguistika matematikoa (1994, UEU): Xabier Isasirekin elkarlanean
- Hacia una socio-lingüistica matematica (2010, SEI, ISBN: 9788460737674)
Autobiografia
- Gertakarien lekuko (1985, Haranburu)
Historia
- Antigua 1900 (1991, Kutxa)
- Santa Klara, gure uharte ezezaguna (2004, Kutxa)
Sariak
- 2025: Jakes Lafitteingeniari eta idazleak 2024an Txillardegi Pastorala idatzi zuen, azaroan Maiatz aldizkarian argitaratu, eta 2025ko urtarrilaren 13an Donostiako Antigua auzoan antolatu zen omenaldian hitzaldia eman zuen. Lafittek gertutik ezagutu zituen Txillardegi eta haren bizitza.
- 2023: Martxoaren 24an, euskara batuak”herriaren garapenean izan duen balioa” azpimarratzeko eta euskara batuaren sorreran bultzatzaile izan zirenak oroitzeko, Euskaltzaindiak eta Orereta Ikastolak Errenteria eta Donostia lotu zuen 8.000 lagunek osatutako giza kate erraldoi bat antolatu zuten. Euskara batuaren sorreran eta gorpuztean nabarmendutako 15 pertsona gogoratu zituen ekimenak: Koldo Mitxelena, Resurreccion Maria Azkue, Pierre Broussain, Jose Maria Satrustegi, Julia Berrojalbiz, Xabier Kintana, Raimundo Olabide, Julene Azpeitia, Luis Villasante, Henrike Knörr, Arantxa Urretabizkaia, Arturo Campion, Gabriel Aresti, Jean-Louis Davant eta Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi.
- EHUko Donostia Campuseko Karlos Santamaria ZentroanTxillardegi izena eman zitzaion erakusketa aretoari.
- 2019an Soziolinguistika Klusterraketa EHUk “Txillardegi Hausnartu Saria” izena eman zioten 2008tik antolatzen zuten sariari. Txillardegi omendu nahi zuten, ezagutza soziolinguistikoa eraikitzen egin zuen lanagatik.
- 2019an, omendua Korrikaren edizioan,“Txillardegiren Klika” dokumentala eta “Batasunaren pentsalaria” liburua argitaratu zituzten.
- 2019an, omendua Korrikaren 21. edizioan, “Txillardegiren Klika” dokumentala eta “Batasunaren pentsalaria” liburua argitaratu zituzten.
- 2018an, Donostiako Antigua auzoko Gaskuña plazan(Txillardegi Plaza), Txillardegiren omenez mural bat jarri zen, baita omenezko plaka Arantzazun ere (Oñati).
- 2015ekourtarrilaren 14an, Txillardegiren lan argitaratuak bildu eta digitalizatzeko hitzarmena sinatu zuten Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Jakin Fundazioak. 2017ko maiatzaren 23an plazaratu zuten webgunea, 2.232 idazlanekin.
- 2014an, haren obra osoa digitalizatzea erabaki zuen Jakin.
- 2011ko otsailean, Euskal Herrian Euskarazelkarteak egin zion omenaldia Donostian
- 2008an, Euskaltzandiak omendu nahi izan zuen berriro, Leturiaren egunkari ezkutua eleberriaren ekarpena XX. mendeko euskal narratibaren testuinguruanizeneko liburua aurkeztuta.
- 2008an, Euskaltzandiak omendu nahi izan zuen berriro, Leturiaren egunkari ezkutua eleberriaren ekarpena XX. mendeko euskal narratibaren testuinguruanizeneko liburua aurkeztuta.
- 1999ko uztailaren 19ko ekitaldian UEUkoparitutako euskaldun makila eskuan (Argazkia: UEU)2007an Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa Batzordeak hitzaldi-sorta prestatu zuen, Leturiaren egunkari ezkutua eleberria 50 urte argitaratu zela eta.
- 2005ean, EuskaltzaindiakNerekin yaio nun: Txillardegiri omenaldia liburua aurkeztu zuen. Hizkuntza, literatura eta historiari buruz 31 lagunek idatziriko lanek osatua da liburua.
- 2004an, Elkarargitaletxeak omenezko jardunaldiak burutu zituen.
- 2004an, Koldo Mitxelena Kulturuneakomenezko jardunaldiak egin zituen.
- 2002an, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretarien Elkarteakohorezko bazkide izendatu zuen.
- 2002an, MendebaldeKultur Elkarteak omendu zuen, “Administrazinoa eta euskalkiak” jardunaldien barruan.
- 2002an, Soziolinguistikako SEI elkarteakohorezko lehendakari izendatu zuen.
- 2000n, UEUk omendu zuen.Txillardegi lagun giroan liburua idatzi zuten haren lagunek.
- 2000n, Euskaltzaindiak“Txillardegiren bibliografia 1956-1999” lana argitaratu zuen. 954 sarrera bibliografiko ditu lanak.
- 1999an, Udako Euskal UnibertsitateakUEUko ohorezko kide izendatu zuen.
- 1999an, Jakinaldizkariak ale berezia egin zuen Txillardegiri buruz.
- 1993an, Udako Euskal Unibertsitatekosarrera-hitzaldia eman zuen Iruñean.
- 1980an, Zilarrezko Lauburu, Euskal Gramatika
- 1968an Domingo Agirre Saria, Elsa Scheelen
Txillardegik hainbat sari eta omenaldi jaso ditu hizkuntzaren askotariko arloetan egin lanagatik, baita haren omenez jardunaldi, artelan, oroigarri eta ekitaldiak egin ere, gehienetan goi-erakundeetatik kanpora. Hil eta gutxira, kanpaina bat jarri zen abian Donostiako Udal Liburutegiari Txillardegi izena jartzeko, edo Antiguan Gaskoinia Plazari Txillardegi Plaza izena jartzeko aldarrikapena.
2013ko abenduaren 2an, Euskararen Egunaren atarian, hainbat kultur eragile bildu ziren Donostiako Udal Liburutegi Nagusia “Txillardegi Liburutegia” izendatzeko eskaerarekin bat zetozela adierazteko eta abian jarri zuten atxikimendu kanpainaren berri emateko. Txillardegi Gogoan egitasmoaren lehen pausuak ziren. Gerora, Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimena bihurtu zen, ofizialki 2017ko abenduan. Harrezkero urtero antolatu dute ekitaldi bat urteurrenaren egunean.
Hargatik, ez du denen aldekotasuna jaso: Gipuzkoako PSEko José Ignacio Asensio Txillardegiri hil ondoko Gipuzkoako Urrezko Domina esleitzearen “guztiz kontra” agertu zen 2022ko urtarrilean, “bakearen ideiaren kontrakoa” zelakoan. Batzar Nagusiek uko egin zioten handik aste batzuetara Gipuzkoako Urrezko Domina emateari, EH Bilduk proposatua; alderdiko ordezkariek adierazi ere zuten Txillardegi “euskararen eta euskal kulturaren eragile eta zutabe handienetako bat” dela. Txillardegiren inguruko eztabaida Eusko Legebiltzarreraino heldu zen, ustez Bingen Zupiriak Txillardegi eta Rodolfo Martin Villa parekatu zituelakoan.
2024an, Markos Zapiain ikertzaileak Txillardegi hizkuntzalari izeneko saiakera argitaratu zuen, haren obra eta bizitzaren inguruan eta heriotzaren 22. urteurrenaren atarian.[100] Liburu horrekin Zapiainek 2025eko Euskadi Literatura saria irabazi zuen saiakera alorrean.
2008an sortu zen saria. 2019ko edizioan Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitateak lehiaketa elkarlanean antolatzen hasi zirenetik, Txillardegi-Hausnartu izena hartu zuen deialdiak. Txillardegi omendu nahi dute, besteak beste, unibertsitatetik euskararen inguruko ezagutza soziolinguistikoa eraikitzen egin zuen lanagatik.



