- Noiz: Otsailak 17, 19:00
- Non: Euskaltzaindiaren Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian
Erregea eta Bufoia lanaren bidez esperimentatu nahi dena, bertsoa eta antzerkia aurrez aurre jartzerakoan garaile nor izango den jakitea da. Antzerkiaren ordezkari Ander Lipus izango da, eta Jon Maia bertsolaria izango da aurrean.
Aktoreak, pertsonaia ezberdinak baliatuko ditu bertsolariaren hitzei aurre egiteko. Ez du lan erreza izango, bertsolaria errege baita hitzarekin jolasten. Bufoiak berriz, erregearekin jolastu nahi du, burla eta trufa eginez.
Ander Lipus (Iñigo Ibarra)
Markina, 1971. Madrilen hasi zen antzerkian. Laurogeita hamar hamarkadaren hasieran, Euskal Herrira itzuli eta bertako antzerkigintzan murgildu zen. Mota askotako lanak burutu ditu, Sagarroi taldearekin egindakoetatik, Bertsotranpak izeneko ekitaldietara. Indian ere izana da ikasten.
Jon Maia
Urretxu, 1972. Zumaian bizi da txikitatik. bertsolari, abeslari eta idazlea. Bertsolaritzan nabarmendu baldin bada ere, azpimarratzekoa da musikaren arloan Karidadeko Benta taldearekin egindako lana. Hamaika urterekin hasi zen Zumaiako bertso-eskolan. Lau aldiz hartu du parte Bertsolari Txapelketa Nagusian. 2001ekoan laugarren eta 2009koan hirugarren sailkatu zen.