• Noiz: Otsailak 10, 19:00
  • Non: Euskaltzaindiaren Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian

BETI BIZI da Hiri Records diskoetxearen eskutik eta Kepa Junkera musikariak ekoiztuta aurkeztu den lan berria. Xabier Amurizaren, LEIOA KANTIKA KORALA abesbatzaren eta Kepa Junkera beraren gaitasunak elkartuta aurkeztu da 12 gai dituen lan berri hau, eta ezin hobeto uztartzen dira gure iragana, abesbatzen mundua eta musika elektronikoa.

Xabier Amurizak berreskuratu eta LEIOA KANTIKA KORALA abesbatzak abesten dituen Bizkaiko aspaldiko koplak dira Kepa Junkeraren ukitu nahastezinarekin lan honen estiloa markatzen dutenak, eta horrela, modu desberdin batean, iragana eta oraina elkartzen dituen musika proposamen berri batera hurbiltzeko aukera emango digute, etorkizun hurbilean egingo diren urratsak sumatzeko aukera ematen badu ere.

Kepa Junkera

Bilbo, 1965. Bilboko Rekalde auzoan jaio, hazi eta hezia. Aitonak panderoarekin eta amak euskal dantza tradizionalekin erakutsi zioten trikitiaren bidea. Kepa, ordea, oso laster hasiko beste musika mota batzuk ere sartzen bere errepertorioan: jazza, folk-rocka,…

Xabier Amuriza

Etxano, 1941. Politikaren alorrean urte luzeetako militantzia eraman du aurrera, eta, horrez gain, idazle kazetari, irakasle eta bertsolari lanetan aritu izan da eta aritzen da. Bi aldiz izan da Euskal Herriko bertsolari txapelduna: 1980an eta 1982an. Hainbat liburu eta disko argitaratu ditu, horietatik asko bertsolaritzaz. Kantarientzat ere letra eta bertso asko egin ditu.

www.kepajunkera.com

0 Comentarios

Contesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Inicia Sesión con tu Usuario y Contraseña

o    

¿Olvidó sus datos?

Create Account