Anjel lertxundi eta Kirmen Uribe (2014/02/11)

  • Noiz: Otsailaren 11, asteartea, 19:00
  • Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian

Anjel Lertxundi

Orion jaioa 1948an.

Maisu eta Filosofia eta Letra ikasketak egin zituen Donostian, Erroman eta Valentzian. Irakasle izan zen Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolan, eta bertako zuzendari lau urtez. Zarautzen bertan bizi da umetatik.

Produkzio handiko idazlea, literaturaren alor guztiak jorratu ditu, eleberri eta ipuinetatik hasi eta itzulpen eta saiakerara, haur eta gazte literatura ahaztu gabe. Euskal komunitate zientifikoarenInguma datu-baseak bere 69 ekarpen jasotzen ditu. Zinemaren munduan ere murgildu da, bi pelikula zuzenduz: 1984an “Hamaseigarrenean, aidanez” (izen bereko bere liburuan oinarriturik) eta 1987an “Kareletik”. Honetaz gain, hainbat hedabidetan kolaboratu du, tartean Berria egunkarian.

Euskal Idazleen Elkartearen sorreran, 1982an, erakundearen presidente izendatu zuten, eta kargu hartan egon zen 1985 arte.

Hitz-jokoen zalea, hiztegia iraultzeko eta aberasteko bultzatzaile nekaezina da. Euskaltzain urgazlea da, eta euskaltzain oso izendatzeko proposatu dute. Euskarak duen idazle onenetakoa da Lertxundi, eta ofizio handienetakoa.

Iaz, 3Lak (Lizardi, Lauaxeta, Lete) izeneko ikuskizunaren hainbat errezitaldi eman zituen. Horrek behatoki aparta eskaintzen dio “Harri eta herri”z hitz egiteko.

Kirmen Uribe

Ondarroan jaioa 1970an.

Idazle bizkaitarra. Arrantzale familia batean jaio zen. Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen eta Literatura Konparatuko graduondoko ikasketak egin zituen Trenton (Italia). Bere lehenengo literatur sari handia kartzelan zegoela jaso zuen 1995.ean, intsumiso zelarik (derrigorrezko soldaduzkara joan nahi ez zuelako). Becerro de Bengoa Saria, Jon Elordirekin batera moldatu zuen Lizardi eta erotismoa lanagatik. 2009ko urrian Espainiako Literatur Saria eman zioten, Bilbao-New York-Bilbao nobelarengatik. Kirmen Uribek 2008ko Kritika Saria, Euskarazko nobelaren alorrean idazlan berari esker jasoa zuen.

Jon Kortazar kritikariaren aburuz, Kirmen Uriberen “Bitartean heldu eskutik” (Susa, 2001) poema-liburuaren agerpenak “iraultza lasaia” ekarri zuen euskal literaturara.

0 Comentarios

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

*

© 2019 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Inicia sesión con sus credenciales

o    

¿Ha olvidado sus datos?