
Egun atsegina pasa nahi baduzu giro euskaldunean, lagunen arteko giroaz disfrutatzeko, apunta zaitez BERBALDUN TALDEAk antolatzen duen hurrengo txangora!!!

Anima zaitez!!!
Otsailaren 2an, larunbata. Txangoaren gutxi gora beherako egitaraua: Pagasarrira astiro, poliki eta patxadaz igoko gara. Goian ogitartekoa jan (norberea etxetik eramana), zerbait hartu (dakizuenez, taberna dago goian), kafeak-eta euskaltegiaren kontura, ingurua ikusi eta buelta Bilbora. Natura-gidaria ere etorriko da, eta horrela ibilbidean gauzatxo asko ikasiko ditugu.
- Irteera: Goizeko 09:30ean, Abandoko tren geltokian (Burger King ondoan).
- Itzulera: Bilbo erdira, arratsaldeko 15:00ak aldera.
Izena emateko azken eguna: URTARRIAK 31, osteguna!!
Prezioa: Gure ikasleentzat doain.
Euskararen erabilera bultzatzeko asmoz.
Eman izena berbaldun hori!!!
Informazio gehiago: 944158292


Anima zaitez!!!