Bizitza

Kafka 1883ko uztailaren 3an jaio zen, Pragan, Bohemian —garai hartan Austria-Hungariako Inperioaren parte zen— alemanez egiten zuen erdi mailako familia judu batean. Aitak Hermann Kafka zuen izena (1852-1931) eta txikizkako merkataria zen. Amaren izena Julie Kafka zen (1856-1934), honen ezkongai abizena Lowy zelarik. Bi anaia izan zituen, Georg eta Heinrich, Kafkak sei urte bete baino lehen haur zirelarik hil zirenak; hiru arreba ere izan zituen, Elli, Valli eta Ottla izenekoak.

Bere ama-hizkuntza alemana izan bazen ere, Kafkak txekiera ere ikasi zuen, bere aita Písek-etik hurbil dagoen Osek izeneko hirikoa baitzen. Hiri horretan, Kafkaren aita txekieraz egiten zuen komunitate judutarraren kidea zen (“Kavka” izenak “erroi” esan nahi du) eta, semeak bai alemana, bai txekiera ondo menperatzea nahi zuen. Kafkak frantsesa eta Frantziako kultura ere ezagutzen zituen. Izan ere, bere autorerik gustukoenetariko bat Flaubert izan zen; Kafkak Napoleon ere estimatzen zuen.

1889tik 1893ra, Kafkak lehen mailako irakaskuntza (alemanez Deutsche Knabenschule delakoa) egin zuen Masná St. kalean (Fleischmarkt), Pragan, eta, geroxeago, institutura joan zen Staroměstské náměstí-ra (Kinský Jauregian kokatuta), non 1901. urtean Batxilerreko azterketa egin zuen. Jarraian, Carolina-ko Unibertsitatean, Pragan, zuzenbidea ikasi zuen eta legeetan doktoretza lortu zuen 1906. urtean. Ondoren, urte batean zehar dirurik irabazi gabe seguru enpresa batentzat lan egin zuen lan istripuen agente bezala. Orduan idazten hasi zen. Askotan lan hau “Brotberuf”-tzat jo zuen —dirua baino ez lortzeko lanbidea.

1917an, tuberkulosia izan zuen eta honek sarritan susperraldiak izatera behartu zion, familiaren babesa eduki zuelarik, batez ere, bere arreba Ottlarena, zeinarekin oso ondo konpontzen zen.

Bere ikasle garaian ekintza literario eta sozialen erakundean parte hartu zuen. Fisikoki eta mentalki modu higuingarrian jasoko zuten beldurra bazuen ere, jendea txunditu egiten zuen bere ikuste txukun, zorrotz eta bere ume-itxuragatik, bere jokamolde lasai eta idorragatik eta bere adimenagatik, baita bere umoreagatik ere.

Kafkaren obran garrantzi handiko gaia da bere aita autoritarioarekin zuen harremana. 1920. urtearen hasieran, Milena Jesenská idazle eta kazetari txekiarrarekin garrantzi handiko harremana izan zuen eta 1923an Berlinera joan zen aldi labur batez, bere familiaren eraginagandik urruntzeko eta bere obran zentratzeko asmoz. Hiri horretan, Dora Diamant ezagutu zuen, 19 urteko gaztea, familia judu ortodoxo batekoa, zeina bere iraganean ghettotik alde egiteko gai izan zen. Dora bere maitale bihurtu zen eta eragin handia izan zuen Kafkak Talmud delakoagatik izan zuen interesaren inguruan.

Guztiak datoz bat Kafkak bere bizitza osoan zehar depresio klinikoa eta antsietate soziala jasan zuela baieztatzerakoan. Honekin batera, migrainak, logabezia, idorreria, erlakaiztenak eta beste gaixotasun batzuk ere jasan zituen, denak estresak eta gehiegizko tentsioak eragindakoak zirelarik. Kafka tratamendu naturisten bitartez ahalegindu zen gaixotasunoi aurre egiten, besteak beste, landare-dieta eta esne pasteurizatu asko kontsumitu zituen. Azken hau izan zitekeen bere tuberkulosiaren sortzailea.

Honez gain, Kafkaren osasunak txarrera jo zuen tuberkulosia zela eta. Pragara itzuli zen eta geroago Vienatik hurbil zegoen gaixotegi batera joan zen tratamendu bat jasotzera. Bertan hil zen 1924ko ekainaren 3an ahulezia zela eta. Bere arazo fisikoen eraginak kalteak sortu zizkion eztarrian eta ondorioz jakiak irensterakoan min eragiten zion. Orduan zainpeko terapia garatu gabe zegoenez, ezin zuten elikatu (Metamorfosia liburuko Gregor pertsonaiarekin antzekotasun kutsua du, baita Un artista del hambre kontakizuneko pertsonai nagusiarekin ere). Bere gorpua Pragara eraman zuten 1924ko ekainaren 11n Praga-Žižkov-eko Hilerri Judu Berrian.

Egindako lanak

Bizian argitaratuak

  • 1909 – Ein Damenbrevier
  • 1909 – Gespräch mit dem Beter
  • 1909 – Gespräch mit dem Betrunkenen
  • 1909 – Die Aeroplane in Brescia
  • 1912 – Großer Lärm
  • 1913 – Kontenplazioa(Betrachtung)
  • Haurrak mendi bidean (Kinder auf der Landstraße)
  • Liluratzaile bat harrapatzea (Entlarvung eines Bauernfängers)
  • Bat-bateko paseoa (Der plötzliche Spaziergang)
  • Erabakiak (Entschlüsse)
  • Mendirako irteera (Der Ausflug ins Gebirge)
  • Mutilzaharraren zoritxarra (Das Unglück des Junggesellen)
  • Dendaria (Der Kaufmann)
  • Begirada oharkabetua lehiotik kanpora (Zerstreutes Hinausschaun)
  • Etxerako bidea (Der Nachhauseweg)
  • Oinezkoak (Die Vorüberlaufenden)
  • Bidaiaria (Der Fahrgast)
  • Soinekoak (Kleider)
  • Ezezkoa (Die Abweisung
  • Zaldizko zaldunek hausnar dezaten (Zum Nachdenken für Herrenreiter)
  • Kalera begira dagoen lehioa (Das Gassenfenster)
  • Indio izateko desioa (Wunsch, Indianer zu werden)
  • Zuhaitzak (Die Bäume)
  • Zoritxarreko izatea (Unglücklichsein)
  • 1913 – Epaia(Das Urteil)
  • 1913 – Sugilea(Der Heizer) (Desagertutakoa edo Amerika —Der Verschollene— idazlanaren zati bat)
  • 1915 – Metamorfosia(Die Verwandlung)
  • 1915 – Vor dem Gesetz (Prozesua—Der Proceβ— idazlanaren zati bat)
  • 1919 – Zigor Kolonian(In der Strafkolonie)
  • 1919 – Landa medikua(Ein Landarzt)
  • Abokatu berria (Der neue Advokat
  • Landa medikua (Ein Landarzt)
  • Galerian (Auf der Galerie)
  • Orrialde zahar bat (Ein altes Blatt)
  • Legearen aurrean (Vor dem Gesetz)
  • Txakalak eta arabiarrak (Schakale und Araber)
  • Bisita bat meategira (Ein Besuch im Bergwerk)
  • Herrrik gertuena (Das nächste Dorf)
  • Enperadorearen mezua (Eine kaiserliche Botschaft)
  • Aita familiakoaren kezka (Die Sorge des Hausvaters)
  • Hamaika seme (Elf Söhne)
  • Senide-hilketa bat (Ein Brudermord)
  • Amets bat (Ein Traum)
  • Akademia batentzako txosten bat (Ein Bericht für eine Akademie)
  • 1921 – Der Kübelreiter
  • 1924 – Gosearen artista(Ein Hungerkünstler)
  • Lehen sufrimendua (Erstes Leid)
  • Emakume txiki bat (Eine kleine Frau)
  • Gosearen artista (Ein Hungerkünstler)
  • Josefin kantaria edo arratoien herria (Josephine, die Sängerin, oder Das Volk der Mäuse)

Hil ondoren argitaratuak

  • 1925 – Prozesua(Der Process) (zati batzuk falta dira)
  • 1926 – Gaztelua(Das Schloss) (zati batzuk falta dira)
  • 1927 – Desagertutakoaedo Amerika (Der Verschollene) (zati batzuk falta dira)

Istorio bilduma asko publikatu egin dira, esaterako:

  • Kafka, Franz (ed. Nahum N. Glatzer). The Complete Stories. New York: Schocken Books, 1971.

Lan epistolarra, egunerokoak eta aforismoak

  • Aforismoak, ikusmirak eta ametsak(1917)
  • Koadernoak zortzigarrenean(1917)
  • Egunerokoak(1910-1923)
  • Idatzien gaineko idatziak(1917)
  • Aitari gutuna(1919)
  • Feliceri gutuan(1967)
  • Milenari gutuna
  • ‘ Ottlari gutuna

Elkarlanak

  • Ricardo eta Samuel. Nobela baten kapitulo bat, Max Brod-ekin idatzitako elkarlana. (Oharra: ez ziren gehiago publikatu)

Kritika literarioak

  • Gazteriaren nobela bat
  • Anekdotak
  • Hyperion
  • Hegazkinak Brestzia
  • Begiespenak

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

Forgot your details?