• Noiz: Otsailaren 22an, asteartea, 19:00
  • Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian

“Ramon Saizarbitoriaren MARTUTENE – 10 urte”

 

Ur Apalategi

Parisen jaioa 1972an.

Gaur egun, euskal literatura garaikidea irakasten du Paueko unibertsitatean. Gauak eta hiriak eleberriarekin egin zen ezagun, bost edizio, sari bat (Beterriko liburua 1997) eta gaztelerazko itzulpena (Las relaciones imperfectas) izan baitzituen. Haren ondotik, Gure gauzak, S.A. (Ultriusque Vasconiae, 2004) eta, berriki, Fikzioaren izterrak (Susa, 2010) etorriko ziren. Azken lan honekin Kritikaren sari nazionala irabazi du.

Laura Mintegi

Lizardin jaioa 1955ean.
Historian lizentziaduna eta Psikologian doktoratua da.

1999an Subjektibitatea nobelagintzan. Stephen Crane-ren “The Red Badge of Courage” izenburuko tesia aurkeztu zuen EHUn, Nikolas Xamardo-ren zuzendaritzapean.

1981. urteaz geroztik Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea da. Saileko zuzendaria izan zen 1999tik2006ra eta berriz ere 2010etik gaur egun arte. Horrez gain, 2004az geroztik, Euskal PEN Klubaren presidentea da. Euskaltzaindiakeuskaltzain urgazle izendatu zuen 2006an.

Literatur sari batzuk bereganatu ditu, horien artean Azkue Nobela Saria, Donostia Hiria Saria eta Jon Mirande Saria. Beste hainbat saritan epaimahaikidea izan da, hala nola Maria Maeztu narratiba sarian, Joseba Jaka bekan, Rikardo Arregi kazetaritza sarian, Anton Abaddia sarian eta René Cassin Giza Eskubideen Sarian.

2012ko urriaren 21ean egindako Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan legebiltzarkide aukeratu zuten EH Bildu koalizioaren aldetik, koalizioko lehendakarigai moduan aurkeztuta. Legegintzaldi hartan, EH Bildu taldeko bozeramaile moduan jardun zuen, harik eta 2014ko uztailean, arrazoi pertsonalengatik, legebiltzarkide kargua uztea erabaki zuen arte.

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

or    

Forgot your details?

Create Account