Noiz: Martxoak 2, asteartea, 19:00

Non: Euskaltzaindiako egoitzan, Bilboko Plaza Barrian

Patri Urkizu

Lezon jaioa, 1946an

Euskal idazlea da. Filologia Erromanikoan lizentziaduna da Salamancan eta Euskal Filologian doktore Euskal Herriko Unibertsitatean. 1987an “Pierre d´Urteren hiztegia: Londres 1715” izenburuko tesiarekin EHUn Koldo Mitxelenaren zuzendaritzapean. Literatur irakaslea izan da Deustu eta Bordeleko unibertsitateetan, eta gaur egun hizkuntza eta literatur eskolak ematen ditu UNEDen.

Literatur lanekin batera, hainbat ikerketa-lan argitaratu ditu, eta hainbat euskal testu zaharren edizioaz arduratu da. Ahozkotasunaren esparrua biziki gogoko izan du, eta bertsolaritza eta kantutegi zaharrak ere arakatu, aztertu eta argitaratu ditu.

Hainbat elkarteko kide eta zuzendaria izan da; politika mailan Lezoko alkatea izan zen; kultura mailan, bestalde, Euskal Idazleen Elkartearen presidente izan zen (1989-1997). Horrez gain, Eusko Ikaskuntzako Hizkuntza eta Literatura saileko zuzendaria izan zen, eta Espainiako Narratiba Sari Nazionaleko epaimahai kidea ere izan da. Gaur egun euskaltzain urgazlea da.

Asko dira Urkizuk lortutako sariak idazten hasi zenetik: Unamuno saria (ipuinak, 1989), Pio Baroja (ipuinak), Gipuzkoa (saiakera, 1974an eta 1975)ean, Kritika saria (poema liburu batekin, 1984), Azkue saria (bere doktoretza tesiarekin, 1987), Hirun Hiria (saiakera, 1988), Becerro de Bengoa saria (saiakera, 1994), Txomin Agirre (nobela, 1994), Koldo Mitxelena (ikerketa 1996an eta 1998an), eta abar.

Iñaki Aldekoa

Oñatin jaioa 1961ean.

Euskal literaturan aditua. Euskal Filologian doktorea eta EHUko katedratikoa  Irakasleen Unibertsitate eskolan. 90eko hamarkadatik Erein argitaletxeko literatur saileko arduraduna.

1989an  Arabako Foru Aldundiko Ignacio Aldecoa  ipuin lehiaketa irabazi zuen. Hainbat antologiren egilea da, nabarmenen artean Antología de la poesía vasca (Visor, 1993), Euskal ipuinen antologia bat (Alberdania, 1993) eta Ipuin gogoangarriak (Erein, 1997).

Poesia, ipuin eta nobelakolan asko argitaratu ditu. Bere literatur inguruko saiakerak hainbat liburutan jasota daude, adibidez Antzarra eta ispilua (Erein, 1992), Bernardo Atxagaren narratibaren ingurukoa; Zirkuluaren hutsmina (Alberdania, 1993), euskal poesia modernoaren ingurukoa; Munduaren neurria (Alberdania, 1998), Gabriel Arestiren poesiaren ingurukoa; y Mendebaldea eta narraziogintza (Erein, 1998), euskal narratiba modernoaren ingurukoa, eta batez ere Atxaga, ZAizarbitoria eta Lertxundiren eleberrigintzaren ingurukoak. Gainer, Historia de la Literatura Vasca (Erein, 2004) eta Euskal literaturaren historioa (Erein, 2008) obren egilea.

2011tik Auñamendi Entziklopediako berrikusketen eta edukien koordinaketan aditu arduradun da. 2013tik Euskaltzain urgazlea da.

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

or    

Forgot your details?

Create Account