• Noiz: Martxoak 7, 19:00
  • Non: Euskaltzaindiaren Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian

Amaia Zubiria abeslariak, Uxue Alberdi bertsolariak lagunduta, bide emango digu bere kantekin, emakumeen eskubideetan eta hobekuntza sozialetan izan diren aldaketen gainean hausnartzeko.

Amaia Zubiria, Haizea taldean hasi zen 1977an. Txomin Artolarekin hiru diska argitaratu zituen, eta Pascal Gaignerekin beste hiru; azken horien artean, 1985ean, Egun argi hartan izenburupekoa. Bakarrean hamabi diska argitaratu ditu. Bere abestien oinarrizko gaiak hauek dira: maitasuna. galera, malenkonia, herrimina, edota gai herrikoak.

Uxue Alberdi, 1984an Elgoibarren jaio eta bertan bizi izan zen 18 urte bete arte. Kazetaritza ikasteko aitzakiarekin Bilbora joan zen. Igartza bekara aurkeztu eta eman egin zioten. “Aulki bat elurretan” liburua osatu zuen hala (Elkar, 2007). 2006an kazetaritza ikasketak amaitu eta itzultzaile lanetan dabil. Hainbat hedabidetan ere kolaboratzaile ari da, irrati nahiz prentsa idatzian. 2007an Gipuzkoako txapelketako final aurrekoetara heldu zen.

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

or    

Forgot your details?

Create Account