• Noiz: Otsailak 3, 19:00
  • Non: Euskaltzaindiaren Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian

Ornitorrinkus musika garaikideak, elektronikak eta bertsoak elkar hartuta osaturiko hotsen eta ahotsen emanaldia da, performance-aren, kontzertuaren eta happening-aren artean kokatzen dena.

Saxofoiak, elektronikak eta ahotsak -a priori elkarrengandik urrun leudeken hiru jardunek-, bakoitzak bere alorra arakatzen du lehenik eta elkar eragiten ausartu ondoren. Hiru ahotsek hizkuntza berri trinko bat sortzeko ahalegin honek esperimentazioa du bide eta helburu.

Ornitorrinkoa -ezaugarri ustez bateraezinak batean bere dituen animalia-, irudi sinboliko bezala hartuta, sailkaezina denaz, izateaz eta izan ezinaz ari da Ornitorrinkus.

Maialen Lujanbio

Hernani, 1976. Ikastolan hasi zen bertsotan. Bilbon egin zituen Arte Ederretako ikasketak. Euskal prentsan iritzi-emaile lanak egin izan ditu, eta zenbait musika-taldeentzako letrak idatzi ere bai. Euskal Herriko egungo bertsolari txapelduna. Sorkuntzari emana bizi da erabat, eta bertsogintza du jarduera nagusi.

Judith Montero

Hernani, 1979. Saxoaren mokoari hozkada bizi da, urrezko hodiari kontrako eztarritik zein soinu aterako. Eta mokoa irensten segituko du, barru-barruraino, han, hodi tartean, haize urre bihurtu nahirik, alkimisten moduan. Berak dioenez, abangoardia eta tradizioa ez daude hain aparte.

Xabier Erkizia

Lesaka, 1975. Entzumenak, mendeetan gure jakituria kolektiboaren iturri izan den zentzumenak, poliki-poliki, alarma eta bizirauteko alerta izateari utzi ziola dirudi. Behar bada alerta egote horrek gure animaliatasuna oroitarazten digulako, edo akaso entzumen selektibo zorrotza jorratzera behartzen gaituelako.

www.ornitorrinkus.org

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

or    

Forgot your details?

Create Account