Jakingo duzue dagoeneko, aurten “Obabakoak” liburuaren 25. urteurrena dela, eta Bilbo Zaharra euskaltegitik liburuaren publikazioa ozpatzeko, “Obabakoak” aukeratu dugu aurten Klasikoen 6. irakurketa jarraituan irakurtzeko.

Irakurketa euskaltegian girotzen hasteko, hainbat jarduera egingo ditugu, eta horien artean… txan txan txan txan… IPUIN LEHIAKETA!!!

Epaimahai gogorra egongo da, beraz, gogor saiatu beharko zarete.

Hiru sari egongo dira, maila bakoitzeko bat (1. maila, 2. maila eta 3. maila), sari potoloak, zuen esfortzua eskertzeko.

Zuen ipuinak aurkezteko epea APIRILAREN 26tik MAIATZAREN 31ra izango da.

Bi eratan aurkezteko aukera izango duzue:

1. Paperez, euskaltegiko bulegoan entregatu

2. euskaltegia@bilbozaharra.com helbidera bidali, gaian “OBABAKOAK LEHIAKETA” zehaztuz.

Zehaztu beharko duzue zuen IZEN-ABIZENAK, MAILA, ORDUTEGIA ETA IRAKASLEAREN IZENA ipuinaren amaieran.

Ipuinen luzeera: gutxienez paragrafo bat, eta hiru orrialde asko jota.

Hauxe duzue ipuinaren hasiera, eman zuek jarraipena!

“Aspaldi, artean gazte eta berde ginela, …”

 

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!!

 

 

 

 

 

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

or    

Forgot your details?

Create Account