Niko Etxart eta Xabier Kaltzakorta – Baladak (2010/03/11)

  • Noiz: Martxoak 11, 19:00
  • Non: Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian

Gertaeren kontaketan oinarritzen dira, eta, literatura generoetan, EPIKA deritzon sailean sartzen dira. Oroimena izan dute oinarri, nahiz eta metrikaz eta errimaz kantatu izanak asko lagundu duen memorian gordetzeko. Naturako irudiak erabiltzen dira lehen bi lerroetan normalean. Berezitasunak: (edukiari edo historiari begiratuz, honela sailka ditzakegu):

  • Eredu epikoa: XV-XVI mendeetakoak
  • Eredu epiko-lirikoa: XVII mendekoa
  • Eredu lirikoa: XVIII mendekoa

Goizian Goizik Jeiki Nündüzün

“Goizian goizik jeiki nündüzün espusa nintzan goizian;

Bai eta zetaz ere bestitü ekhia jelki zenian;

Etxek’andere zabal nündüzün egüerdi erditan,

Bai eta ere alhargüntsa gazte ekhia sarthü zenian.

Musde Irigarai, ene jaona, altza izadazüt büria;

Ala dolütu othe zaizü eneki espusatzia?

– Ez, ez, etzitadazü dolütü zureki espusatzia,

Ez eta ere dolütüren bizi nizano lürrian.

Nik banizün maitetto bat mündü ororen ixilik,

Mündü ororen ixilik eta Jinko jaonari ageririk;

Buket bat igorri ditadazüt lili araroz eginik,

Lili arraroz eginik eta erdia phozuatürik.”

Hitzaldiaren Bideoak

0 Iruzkinak

Utzi erantzun bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2020 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Sartu zure kredentzialak

edo    

Ahaztu egin xehetasunak?