- Noiz: Otsailaren 22an, asteartea, 19:00
- Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian
“Ramon Saizarbitoriaren MARTUTENE – 10 urte”
Mariasun Landa
Errenterian Jaioa 1949an.
Gizarte-langintza ikasketetan graduatu ondoren, Filosofia ikasketak egin zituen Parisen. Hauek amaitu ostean, 70. hamarkadan hain zuzen ere, Euskal Herrira itzuli zen euskalduntzera. Prozesu horretan bere helburuak lortzeko Zarauzko Ikastolara jo zuen. Han Anjel Lertxundirekin aurkitu zen eta orduan irakaskuntza munduan sartu zen. Hasieran ezkutuko lokal eta garajeetan ekin zion bere irakaskuntza ibilbideari eta garaiko euskarazko material eskasa zela eta, berak jardun zuen euskarazko materiala sortzen. Gerora, ikastoletako irakasleriaren kide egin zen, Eusko Jaurlaritzaren irakasleriaren euskalduntze programan irakasle lanari ekinez. Hortik EHUko Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan Literaturaren Didaktika irakastera igaro zen eta bertan eman ditu erretiroa hartu aurretiko bere irakasle ibilbidearen azken urteak.
Ezaguna da batik bat haurrentzat idatzitako ipuinak direla-eta, Galtzerdi suizida eta Krokodiloa ohe azpian izanik, besteak beste, ezagunenak. Arlo honetan, liburu ugari plazaratu ditu, bai eta hainbat sari lortu ere. Euskarazko Haur eta Gazte Literaturaren arloan lortu dituen sarien artean, 1982an Txan Fantasmagatik Lizardi Saria, 1991n Alex ipuinagatik jasotako Euskadi Saria eta 2003an Krokodiloa ohe azpian narrazioagatik eskuratutako Espainiako Haur eta Gazte Literaturaren Sari Nazionala dira aipagarrienak. 2014an, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzia Saria jaso zuen.
Mariasun Landaren lana hainbat hizkuntzatara itzulia izan da: gaztelania, katalana, galiziera, frantsesa, ingelesa, italiera, greziera, esloveniera, arabiera, koreera, etab.
“IRAKURKETA ETA EBOKAZIOA”
Hainbat sari ditu Haur eta Gazte Literaturaren esparruan; besteak beste,
Lizardi Saria, “Txan Fantasma”rekin, Euskadi Saria, “Alex”ekin eta
Espainiako Sari Nazionala, “Krokodiloa ohe azpian”ekin.
Juanjo Olasagarre
Arbizun jaioa 1963an.
Donostian psikologia-ikasketak euskaraz egin zituen lehenengo promozioko ikaslea izan zen. Lizentziatu zenez geroztik euskara eta hizkuntza irakastea ditu ogibide, bigarren hezkuntzan. Euskaltegi eta barnetegietan ere jardun zuen irakasle 1980ko hamarkadan. Hainbat hedabidetan kolaboratu izan du, hala nola, Egin, Egunkaria, Berria eta Deia egunkarietan, edo Argia astekarian. 2005etik sarean argitaratzen den Volgako Batelariak literatur aldizkariko partaide da, gaurko literaturaren inguruko kritika eta artikuluak plazaratu izan ditu bertan.
Genero bat baino gehiago landu du Olasagarrek. Poesiatik ekin zion bere literatur ibilbideari, 1991n Gaupasak (Susa) bilduma plazaratuta, eta genero horri eskaini zion nagusiki bere traiektoriako lehenengo partea, Bizi puskak (Susa, 1996) eta Puskak biziz (Susa, 2000) lanak plazaratuta, nahiz eta tartean beste genero batzuetan ere sartu-irtenak egin zituen, Hegazti errariak (BBK-Euskaltzaindia, 1996) teatro-lana eta Mandelaren Afrika (Susa, 1998) kronika-liburua, kasurako. 2004an kaleratu zuen bere estreinako eleberria, Ezinezko maletak (Susa, 2004). T (Tragediaren poza) (Alberdania, 2008) izan zen bere bigarren eleberria, eta genero berekoa da orain arteko bere azken lana: Poz aldrebesa (Susa, 2017).
W. H. Auden poetaren antologia baten itzultzaile ere bada Olasagarre (Susa, 1994), eta baita Philip Larkinen poesiarena ere. Era berean, bere lehenengo eleberria gaztelaniaz, italieraz nahiz errusieraz irakur daiteke.
“MARTUTENE: IRAKURKETA BAT”
Literatur genero guztiak landu ditu. Poesia saririk garrantzitsuenak irabazi
ditu. Lau nobela argitaratuak: Ezinezko maletak, T, Poz aldrebesa, eta
berriki, Mamu eratortzeko moduak.