Itxaro Borda eta Iban Zaldua (2022/02/23)

  • Noiz: Otsailaren 23an, asteazkena, 19:00
  • Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian

“Ramon Saizarbitoriaren MARTUTENE – 10 urte”

 

Itxaro Borda

Baionan jaioa 1959an.

Euskal idazlea da; lanbidez postaria da Baionako Santizpirituko bulegoan eta luzaz Maulen eta Ivry-sur-Seinen (Val-de-Marne) ere egon da.

Haurtzaroa Nafarroa Behereko Oragarren igaro zuen hangoa baitu familia. Donapaleuko Jean errekarte lizeoan nekazaritzako batxilergoa atera eta Historian lizentziatu zen Paueko Unibertsitatean. Mauleko ikastolako gurasoen elkarteko eta Seaskako presidentea ere izan zen 1990eko hamarkadan. Gaur egun Baionan bizi da.

Literaturaren alorrean 1982an, Maiatz literatur aldizkariaren sortzaileetakoa izan zen, Luzien Etxezaharretarekin batera. Lehen liburua 1984an argitaratu zuen (“Bizitza nola badoan”) Maiatz argitaletxean. Euskal abeslarientzat kantak izkiriatzen ditu eta artikuluak euskarazko prentsarako. Urteetan Berriako kolaboratzailea izan da.

Bordaren poesiak bere gain hartzen ditu, poeta orok eritasun gisa pairatu behar duen izaera minberarekin batera, emetasunaren kontzientzia eta Euskal Herri alineati batenganako hastio kritikoa. (K.I.)
 
“ETA EMAZTEAK ZER?”
Genero guztiak landu dituen idazlea. Lehen liburua 1984an argitaratu
zuen. Dozena bat eleberri ditu publikatuak, besteak beste, Amaia Ezpeldoi
dekektibearen sortakoak. 2002an Euskadi Saria irabazi zuen %100
Basque lanagatik.
itxaro borda

Iban Zaldua

Donostian jaioa 1966an.

EHUn Geografia eta Historian lizentziaduna da eta egun bertako Ekonomiaren Historia irakasle ere bai Letretako Fakultatean. Gaur egun Gasteizen bizi da.

Ipuina, eleberria eta kritika landu ditu baina ipuin eta istorio laburren arloan nabarmentzen da. Hainbat komunikabide, aldizkari, eta blogetan hartzen du parte, hala nola, La Galleta del NorteLata, Parentesis, Argia, El País, Nabarra, Eremulauak eta Volgako batelariak, azken honetan, aldizkari elektronikoaren erredakzio batzordeko partaidea izan zen.

Hasierako lanak 80. hamarkadan izan ziren eta zenbait sari jaso zituzten: Patios (1987) Gasteizko Hiria saria eta Veinte cuentos cortitos (1989) IV. Gipuzkoa Aldundia saria, adibidez. Nabariena, aldiz, 90. hamarkadan izan zen. Gerardo Markuletarekin Ipuin euskaldunak (Erein, 1999) idatzi zuenetik, ipuingintza jorratu eta lan esanguratsu asko argitaratu ditu: Gezurrak, gezurrak, gezurrak (Erein, 2000); Traizioak (Erein, 2001); La isla de los ántropologos y otros relatos (Lengua de Trapo, 2002); Itzalak (Erein, 2004); Etorkizuna (Alberdania, 2005); Gerra zibilak (Argia, 2009); Ipuinak. Antologia bat (Erein, 2010). Etorkizuna ipuin bildumari esker 2006ko Euskadi Saria Euskarazko Literaturari irabazi zuen.

Zalduaren eleberrigintza umoretsua da. Horren adierazle dira bere bi eleberriak Si Sabino viviría (Lengua de Trapo, 2005) eta Euskaldun guztion aberria (Alberdania, 2008).

Haur eta Gazte Literatura ere landu du Kea ur gainean (Elkar, 2002) eta Ile luzeen kondaira (Pamiela, 2004) eleberri laburrekin.

2012ko Euskadi Literatura Sarietan, berriz, Haur eta Gazte Literaturari zegokion garaikurra eskuratu zuen Azken garaipena (Ikastolen Elkartea, 2011) komikiari esker. 2015eko urtarrilaren 6an, hiru ipuin sartu zituzten ‘Best European Fiction 2015’ antologian.

“MARTUTENE: ESPERIMENTU BAT FIKZIOAREKIN”
Hirutan irabazi du Euskadi saria: 2006an, Etorkizuna ipuin-bildumarekin;
2012an, haur eta gazte literaturan, Azken garaipenarekin; eta 2013an,
gaztelaniazko saiakeraren alorrean, Ese idioma raro y poderoso-rekin.

ibanzaldua-300x216.jpg

0 Iruzkinak

Utzi erantzun bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2022 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Sartu zure kredentzialak

edo    

Ahaztu egin xehetasunak?