• Noiz: Martxoaren 16an, osteguna, 19:00
  • Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian.

Gaurkoan, Karmele Jaio eta Unai Elorriagaren bisita izango dugu, bi hitzaldi interesgarrirekin; Karmeleren hitzaldiak “Meaberen Kkristaletik begira” du izenburu, eta Unairena, berriz, “Miren Agur Meaberen begiradak”.

Karmele Jaio

Gazteizen jaioa, 1970ean.

Euskal idazlea. Bere lanetan ipuina eta eleberria tartekatu ditu. Lehen argitaratu zuen liburua Hamabost zauri (Elkar, 2004) ipuin bilduma izan zen 2004an. Urte berean Igartza Saria irabazi zuen, Amaren eskuak eleberriaren proiektuagatik. Aipatutako eleberri hau 2006an kaleratu zen, hainbat sari jaso zituelarik: Zilarrezko Euskadi Saria, Zazpi Kale Saria eta Beterriko Liburua Saria. Nobelaren ingelesezko itzulpenak, Her mother’s hand  (Parthian Books), English PEN Translation Award saria jaso zuen. 2007an Zu bezain ahul (Elkar) ipuin bilduma kaleratu zuen, eta 2009an Musika airean eleberria (Elkar). Argitara eman duen azken ipuin bilduma Ez nai ni (Elkar 2012) du izenburua. Aitaren etxea (Elkar) nobela 2019an argitaratu zuen. Tartean, poesia liburu bat argitaratu du Orain hilak ditugu (2015,Elkar).

Bere lanak hainbat hizkuntzatara itzuli dira.

Bere ipuinak Best European Fiction (Dalkey Archive Press, 2017), The Penguin book of Spanish short stories (Penguin Classics, 2021), eta beste hainbat antologietan argitaratu dira.

Amaren eskuak nobelan oinarrituta, pelikula egin zuen Mireia Gabilondo zuzendariak (2013an aurkeztu zen Donostiako Zinemaldian) eta Ecografías ipuina antzerkirako moldatu zuen Ramón Barea zuzendariak 2010ean.

Euskaltzain urgazle da 2015. urtetik.

Unai Elorriaga

Bilbon jaioa 1973an.

Euskal idazle, irakasle eta itzultzailea. Txikitatik Algortan (Getxo, Bizkaia) bizi da.

Bere lehen obra Literatur ideia batzuk, (Labayru, 2001) saiakera izan zen. Urte berean, bere opera prima ere argitaratu zuen, SPrako tranbia (Elkar). Nobela horrekin, Espainiako sari nazionala lortu zuen 202an, Unai Elorriaga izanik sari hori lortu duen bigarren euskal idazlea, Bernardo Atxagaren ostean 1989an. Hortik aurrera, Alfaguara editorialak bere nobela guztiak argitaratu ditu gaztelaniaz, Elorriagak berak itzultzen ditu Hizkuntza horretara. Lortutako ospeari esker, Unai idazle profesionala izatea lortu du, 2016 irakasle plaza lortu zunenera arte.

Lehen nobela haren ondotik, honakoak argitaratu ditu: Van’t Hoffen ilea (Elkar, 2003) Igartza bekari esker, Vredaman (Elkar, 2005) bere ingelesezko bertsioa (Plants don’t drink cofee) Estatu Batuetako NEA International Literary Award lorturik eta Londres kartoizkoa da (Elkar, 2009).

Bere lanak hainbat hizkuntzatara itzuli dira, hala nola, italierara, ingelesera, alemanera, galizierara, eta abar.

Hainbat medioetan idazten du (El País, Deia, Berria…) eta mundo osoan zehar hitzaldiak eman ditu, Oxfordeko Unibertsitatean, Georgetownen, Aberdeen, eta abar…

1 Comment
  1. Fabián 2 urte ago

    Zelako hitzaldi interesgarria galduko dudan gaur arratsaldean!!
    Beste konpromiso bat hartua neukan lehendik, Abellanedako museoan izango den biografia baten aurkezpena, hain zuzen. Tamalez, beraz, ezin izango naiz zuekin egon.
    Galdera: grabatu egingo duzue emanaldia? Ikusteko modurik izango dut ondoren? Esadazue baietz, meseeee

    Mila esker eta segi holako topaketa interesgarriak antolatzen

    Fabián Laespada

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

Forgot your details?