• Noiz: Martxoaren 15ean, asteazkena, 19:00
  • Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian

Gaurkoan, Ibon Egaña eta Jule Goikietxea bisita izango dugu, bi hitzaldi interesgarrirekin; Ibonen hitzaldiak “Liburuak idazlea sortzen duenean” du izenburu, eta Jule Goikoetzearena “Kristalezko begi bat, kristalezko begirada bi eta protesi kultural ugari”.

Ibon Egaña

Urnietan jaioa 1981ean.

Euskal Filologian lizentziatua eta Literatur Ikasketetan eta Literatura Konparatuan doktorea. Irakurzaletasinaeren sustapena eta Kultura arteko komunikazioa irakatsi ditu Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako Graduetan Euskal Herriko Unibertsitatean (EHUn)

Literaturaren inguruko proiektu askotan parte hartu du: hitzaldietan, liburuetan, ikastaroetan, hedabideetan, eta abar. 20 urterekin hasi zen Euskaldunon Egunkaria-n literatur kritikak idazten, eta euskal literatur kritikaren azken hiru hamarkadak aztertzen aritu da bi urte eta erdiz, lan mardul bat du argitaratuz: “Izan gabe denaz. Hogeita hamar urte euskal hedabideetako literatur kritikan.”

Horrez gain, Queer teoria eta mugimenduaren sorreraz eta jatorriez mintzatu ohi da.

2014an Izan gabe denaz argitaratu zuen.

Jule Goikoetxea

Donostian jaioa 1981ean.

Euskal filosofo, politikoa eta idazlea. Aktibista feminista, bere literatur produkzioa eta produkzio teorikoagaitik ezaguna. Ikertzaile eta irakasle. Lan ugari argitaratu ditu, horien artean, Tractatus poema-liburua eta Demokraziaren pribatizazioa saiakera.

Filosofia, kazetaritza eta Zientzia Politikoak ikasi ditu Euskal herriko Unibertsitatean (EHU) eta Cambridgen. Filosofian doktorea, 2007tik 2010era bitartean ikertzaile elkartua izan Londres, Lancaster eta Edimburgon. Azken urteetan, bere ikerketak Cambridge eta Queens-eko unibertsitateetan garatu ditu. Gaur egun, Zientzia Politikoetan irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean, Gobernantza eta Politika ikasketetako masterraren zuzendaria da, eta Cambridgeko Journal of Politicsen editore laguntzailea da. Bere artikuloak hanbat nazioarteko aldizkarietan argitaratuak izan dira, eta hanbat medioetan laguntzen du, bai Euskadi mailan, bai estatu mailan.


0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

or    

Forgot your details?

Create Account