• Noiz: Azaroaren 28an, astelehena, 19:00
  • Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian

“Frankestein Agurgarria” errezitaldi mutantea

Frankestein Agurgarria gutun baten irakurketa performatiboa da. Victor Frankesteini zuzendutako gutunarena, zehazki. Ana Galarraga Aiestaran zientxia-komunikatzaile eta kultura-zaleak sortu du testua, kezka zientifiko, etiko, feminista eta literarioak txirikordatuz, eta Juan Luis Perez Mitxelena “Petti” musikariaren ahots eta doinuen laguntzarekin errezitatzen du.

Ana Galarraga

Zarautzen jaioa 1970ean.

Zientzia-komunikatzailea da Elhuyarren, 2000. urtetik. Zientzia-dibulgazioko ehunka artikulu argitaratu ditu, ohiko kolaboratzailea da euskal komunikabideetan, liburuak eta ipuinak idatzi ditu, eta era askotako ekitaldien diseinuak eta gidoiak egin ditu, hala nola solasaldiak, aurkezpenak, biltzarrak, sariketak edo ospakizunak. Elhuyarretik kanpo, proiektu artistiko ugaritan parte hartu du, sortzaile zein antolatzaile gisa.

Juan Luis Perez “Petti”

Beran jaioa 1973an.
“Petti” izenez da ezaguna musika-arloan. Konposatzaile eta gitarra-jotzaile aparta da, eta bere ahots ahaltsua eta adierazkorra nahasezina da. Gazte zelarik hasi zen musika egiten, eta 1999an argitaratu zuen bere lehen diskoa. Geroztik, beste hamabi atera ditu (azkena, Manipulazio estrategiak, 2020an), eta hainbat bildumatan ere parte hartu du.

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

or    

Forgot your details?

Create Account