Juan Kruz Igerabide eta Patxi Zubizarreta (2020/11/11)

Noiz: Azaroaren 11, asteazkena, 19:00

Non: Euskaltzaindiako egoitzan, Bilboko Plaza Barrian

Juan Kruz Igerabide

Adunan jaioa 1955ean

Idazle gipuzkoarra, haur eta gazte literaturan hainbat obra argitaratu dituena, baina bere literatur ibilbidea helduentzako literaturan hasi zuena. Sari garrantzitsuak jaso ditu, Euskadi HAur eta Gazte Literatura Saria 1999an Jonas eta hozkailu b eldurtia lanarekin, Kiritikaren Sari Nazionala 1994 eta 2003an, eta Haur eta Gazte Literaturan Sari Nazionala 2018an Abezedario tititrijario lanarekin.

Magisteritza ikasi ostean, urtetan ibili zen irakasle haur hezkuntzan. Euskal Filologian doktoretza lortu eta gero, EHUko euskara sailean hasi zen lanean eta euskara eskolak ematen. Gaur egun, euskara teknikari dabil EHUko euskara zerbitzuan, eta Mikel Laboaren katedraleko zuzendaria da. 2003an euskaltzain izendatu zuten.

Idazle nabarmena izateaz aparte, bere ikertzaile lana ere aipatzekoa da, haur literaturaren arloan batez ere. Azpimarratzekoa da Bularretik Mintzora: haurra, ahozkotasuna eta literatura obra (1993), non ahozko tradizioa aztertzen da, nondik datozen haurtzaroan entzundako ipuinak, funtzioak, erabilerak, haur literatura eta haurren arteko harremana… Ikerketa horretan, alderdi ezberdinetatik ipuin horien eragina eta ahozko tradizioaren funtzioa gaur egungo gizartean aztertzen dira.

Gaur ekarriko digun hitzaldia, “Iholdiren atzamarrak”.

Juan Kruz Igerabide

Patxi Zubizarreta

Ordizian jaioa 1964an.

Euskal idazle oparoa da. Euskal Filologiako ikasketak egin zituen Gasteizen, egun, bertan bizi da. Helduen Literaturan eta itzulpengintzan lan asko egindakoa den arren, Haur eta Gazte Literaturan argitaratutako lanengatik da bereziki ezaguna. Lau aldiz eskuratu du Haur eta Gazte Literaturaren Euskadi Saria: 1998an, Gizon izandako mutila lanarekin; 2006an Pantaleon badoa liburuarekin; 2010ean Xia Tenzinen bidaia miresgarria lanarekin; eta 2019an Korri, Kuru, korri! lanarekin.

Bestalde, idazketarekin erlazionaturiko hainbat ekintzetan ere jarduten da, hala nola, prentsarekin kolaboratzaile moduan eta hitzaldi zein errezitaletan parte hartuz. Gainera, musika eta literatura uztartzeko ahalegin handiak egin ditu, hala nola, Hamar mezu eta dei bat28 letra eta 7 nota munduari itzulia egitekoZikoinaren hegaldia, etab.

Gaurkoan, “Krokodiloaren aurrean” hitzaldiarekin dator.

patxi zubizarreta

0 Iruzkinak

Utzi erantzun bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2020 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Sartu zure kredentzialak

edo    

Ahaztu egin xehetasunak?