• Noiz: Ekainaren 6an, astelehena, 19:00
  • Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian

“Ramon Saizarbitoriaren MARTUTENE – 10 urte”

 

Joseba Sarrionandia Uribelarrea

Iurretan jaioa 1958an.

Olerki eta narrazio laburren hainbat liburu idatzi ditu, baita eleberri batzuk ere. 1985ean kartzelatik ihes egin zuen, eta ordutik aurrera 31 urtez ezkutuan bizi izan zen. Erbestetik idazten eta zabaltzen zituen bere lanak, izenik gabeko ezlekuetatik.

2016ko azaroaren hasieran, Etxepare Euskal Institutuak Habanako Unibertsitatean (Kuba) euskal irakurle izendatu zuen Sarrionandia, eta orduantxe jakin zen Habanan bizi izan zela urte batzuetan.

Joseba Sarrionandia

Pilar Klatzada

Donostian jaioa 1970ean.

Euskal idazle eta kazetaria da. Hainbat irrati, telebista eta literatura-saiotan parte hartu izan du. Innobasqueren sustapen eta komunikazio zuzendaria izan zen. Linking Ideas enpresaren sortzailea eta kidea da.

2000an Poesiaren alde, poesiaren kontra, ekitaldi poetikoan hainbatean parte hartu zuen beste zenbait idazleekin batera.

2020tik Save the children-eko Espainiako lehendakariordea da.

Pilar Kaltzada

Aingeru Epaltza

Iruñean jaioa 1960an.

Euskal idazlea. Kazetaritzan lizentziaduna. Deia, Euskal Telebista eta Navarra Hoy hedabideetan ibili ondoren, Nafarroako Gobernuko itzultzailea da gaur egun. Ondotik ere, kolaborazio anitz argitaratu du Noticias de Navarra, Argia eta Nabarra-n.

Lehenbiziko idazlanak Korrok fanzinean karrikaratu zituen, 1984-1989 bitartean. 1990. urtean Nafarroako Ikastolen Federazioko lehendakari bihurtu zen. Urte berean,  Rikardo Arregi Kazetaritza Saria irabazi zuen Baloraziozko Kazetaritza atalean.

Antzerki lan bat (Mugetan Irri, 1984) eta poema liburu bat (Ahur taupada geldoak, 1985) kaleratu bazituen ere, ondoko lanak narratibazkoak izan ziren: Sasiak ere begiak baditik (1986), Garretatik erauzitakoak (1989), Ur uherrak (1993), Lur zabaletan (1994) eta Tigre ehizan (1996). Eleberri labur honekin Euskadi Literatura saria irabazi zuen 1997an.

Horrez gain, Nafarroako Euskararen Kontseiluko ordezkaria izan zen, baina 1999an kargua utzi zuen Nafarroako Gobernuaren euskara politikarekin bat ez zetorrela eta.

1999an Joseba Jaka beka irabazi zuen, eta laguntza horri esker kaleratu zuen 2000. urteko azaroan Rock’n’roll izeneko lana. 2006 eta 2013 bitartean, Erresuma eta fedea trilogia argitaratu zuen, XVI. eta XVII. mendeetan kokatutakoa: Mailuaren odola (2006), Izan bainintzen Nafarroako errege (2009) eta Gure Jerusalem galdua (2013). 2007an Bezperaren bezpera atera zuen, Nafarroako abertzaletasunari buruzko saiakera-lana.

Aingeru Epaltza

1 Comment
  1. Itziar 3 urte ago

    Arratsaldeon, nola ikus ditzake bideoak? Mila esker.

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

Forgot your details?