udala

Euskara ikasteko diru-laguntza

Informazioa:
– Bizkaiko Aldizkari Ofiziala: 2022-05-09.
– Base de Datos Nacional de Subvenciones:
(identif.): 623233
https://bilbaoeuskaraz.bilbao.eus/diru-laguntzak/
– Informazioa paperean: Aznar eraikineko atarian (Venezuela plaza 2) dago eskuragarri. Aznar eraikinera hurbiltzeko arazoak dituztenek Euskara Zuzendariordetzan eska dezakete posta bidez jaso ahal izateko.

Onuradunak:
1) 2008. urtean edo ondorengo urteetan jaiotako umeen guraso eta legezko tutoreak.
2) Haur eta gazteen aisialdiko begiraleak eta haur eta gazteen kiroleko begirale eta entrenatzaile lanetan ari direnak.
3) Euren diru-sarrerak deialdian ezarritako mugak gainditzen ez dituzten pertsonak.

Izena emateko epea: maiatzaren 10etik ekainaren 13ra

Eskaera aurkezteko lekua:
– Web orritik:
o www.bilbao.eus>agenda
o hemendik
– Posta ziurtatutako gutun bidez, Erregistro Nagusira bideratuta (San Agustin eraikina, Erkoreka plaza 12, 48007-Bilbo).
– Erregistro Nagusia, aurretiazko zitarekin (telefonoz: 010 / 944 010 010; Internetez: hemen).
– Zuzenean, Herritarrentzako zerbitzua (Gran Vía 85, 48011-Bilbo). Aurretiazko zitarekin (telefonoz: 012 / 945 018 000; Internetez: hemen).
– Legez araututako beste eraren batean.

OHARRA: eskabidea online edo posta-ziurtagiri bidez aurkezteko gomendatzen dizugu erregistroan egon daitezkeen gorabeherak ekiditeko.

Euskara eta Hezkuntza Saila / Área de Euskera y Educación
Euskara Zuzendariordetza / Subdirección de Euskera
Venezuela plaza 2, 7
94 420 44 16 / 51 61 / 44 18
euskera@bilbao.eus
www.bilbaoeuskaraz.com

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

or    

Forgot your details?

Create Account