• Noiz: Martxoak 4, osteguna, 19:00
  • Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian

Itxaro Borda

Baionan jaioa 1959an.

Euskal idazlea da; lanbidez postaria da Baionako Santizpirituko bulegoan eta luzaz Maulen eta Ivry-sur-Seinen (Val-de-Marne) ere egon da.

Haurtzaroa Nafarroa Behereko Oragarren igaro zuen hangoa baitu familia. Donapaleuko Jean errekarte lizeoan nekazaritzako batxilergoa atera eta Historian lizentziatu zen Paueko Unibertsitatean. Mauleko ikastolako gurasoen elkarteko eta Seaskako presidentea ere izan zen 1990eko hamarkadan. Gaur egun Baionan bizi da.

Literaturaren alorrean 1982an, Maiatz literatur aldizkariaren sortzaileetakoa izan zen, Luzien Etxezaharretarekin batera. Lehen liburua 1984an argitaratu zuen (“Bizitza nola badoan”) Maiatz argitaletxean. Euskal abeslarientzat kantak izkiriatzen ditu eta artikuluak euskarazko prentsarako. Urteetan Berriako kolaboratzailea izan da.

Bordaren poesiak bere gain hartzen ditu, poeta orok eritasun gisa pairatu behar duen izaera minberarekin batera, emetasunaren kontzientzia eta Euskal Herri alineati batenganako hastio kritikoa. (K.I.)

Ibon RG

Sestaon jaioa, 1978an

Ibon Rodriguez Garcia musikaria, IBON RG bakarkako proiektu honetan ahots hutsezko esperimentazioak egin izan ditu, inprobisaziotik abiatuta, baina baita molde zaharreko konposizioak ere, ahots hutsez zein pianoa lagun.

Musika sortzen hasi zenetik, hainbatekin kolaboratu du, (Xabier Montoiaren “Mundu Miresgarria, Mursego, Itxaro Borda…), hainbat taldetan parte hartu eta hartzen du (Eten, Le Noise, eta abar…), Gernikako Kafea & galletak ekimenean, beste hainbat musika tresna erabiliz (gitarra, pianoa, tronpeta, tronboia, sintetizadorea…).

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

or    

Forgot your details?

Create Account