Urtero bezala, euskaltegiko beheko pasabidean, Euskal Herriko Ihauterien inguruko erakusketa izango duzue ikusgai, pertsonaia ezberdinak eta ohiturak ezagutzen hasteko aukera ematen diguna, otsailaren 25etik martxiaren 1era bitartean

Mamoxarroak, Atorrak, Miel Oxin… eta abar…

Baina, zein da zein? Hori zeuek asmatu beharko duzue!
Irakasleek fitxa bat banatuko dizuete, pertsonaia bakoitzaren deskribapenarekin. Zuen lana, deskribapen bakoitza dagokion irudiarekin lotzea izango da!

Parte hartzen duzuenon artean, talde osoarentzako gosari edo askari goxoa zozkatuko da!

Anima zaitezte!

 

 

A parte, aurten TRIBU-LEHIAKETA egingo dugu, Bospasei laguneko taldeak, gutxienez. Apuntatzen zaretenean, hainbat proba egin beharko dituzue, eta irabazleak KUXKOXERO-FESTAN ezagutuko dira!

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

or    

Forgot your details?

Create Account