- Noiz: Otsailak 16, 19:00
- Non: Euskaltzaindiaren Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian
Euskal Zinemaren Lehenengo Jardunaldiak 1976an egin ziren. Bertan euskal Herriaren aldeko Euskal Zinemaren oinarriak jarri ziren. Egoera politiko, sozial honetan, abian jarri ziren hainbat proiektuen artean, zinemarenak aukera ezin hobea ematen zuen diktadura sasoian isildutako sentsibilitateak agertzeko. Hain momentu garrantzitsuan, IKUSKAK Euskal Herriko zinemagintzaren zutabe bihurtu ziren. 1977 eta 1985 urteen artean, momento horretako ardura linguistiko, sozial eta politikoak erakusten zuten hogei ikuska sortu ziren. Euskaraz egindako 10-15 minutuko laburmetrai hauek Antton Ezeizak bultzatuta sortu zuren euskadiko Kutzxa eta Orbegozo Fundaziaren laguntzaz. Euskadiko Zinematekan/filmategian daude Euskal Zineman mugarri izan ziren 20 dokumental hauek. Jauetako batzuk gaur egun hain famatu diren Jabier Aguirresarobe, Imanol Uribe edota Pedro Oleak egindakoak dira. Guk ikusi eta aztertuko ditugunak Antton Ezeizak egindakoak dira, horretarako Maialen Belokiren laguntza izango dugu.
Maialen Belokik joan den azaroan hil zen Antton Ezeiza zinemagileari buruzko tesi dokturala egin zuen. Ikus-entzunetan doktorea da eta bere “Entre Antonio y Antxon Eceiza. Entre el cine y la política” lanean azterketa sakona merezi duen zuzendariaren lana aztertzen du.