• Noiz: Maiatzak 20, asteartea, 19:00
  • Non: Bilbo Zaharra Karpa, Arriagako plazan

“Gabrielen Leku” ikuskizuna

Gabriel Arestiren pertsona, pentsamendua eta lana gaur egunera ekartze aldera, Gabrielen lekua sentikaria sortu dute hainbat sortzailek Gabriel Aresti Kultura Elkartearen ekimenez. Urrian estreinatu zuten ikuskizuna, eta herriz herri taularatzen aritu dira.
«Arestik gugan zer arrasto utzi duen hartu da kontuan ikuskizuna sortzeko orduan. Haren lekukoak gugan zer leku utzi duen, alegia», adierazi du ikuskizunean parte hartzen duen Iraia Elias aktore zarauztarrak.
Horretarako, hainbat kultura eta arte diziplinatako jendea elkartu da: Andoni Egaña bertsolaria, Oier Guillan poeta eta antzerkigilea, Rafa Rueda musikaria, Alain Urrutia irudigilea, eta Ainhoa Alberdi eta Iraia
Elias aktoreak, besteak beste. «Diziplina guztiak elkartzea ez da lan erraza izan; ez genuen nahi izatea bata bestearen gainean jarritako petatxo zatiak. Zailena bakoitzak non egiten duen topo ikustea izan da, guztia behar bezala uztartzeko eta lotzeko».

 

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

or    

Forgot your details?

Create Account