Anjel Lertxundi
Orion jaioa 1948an.
Andu baserrian jaio zen eta hortik datorkio Andu ezizena. Donostiako Apaiztegian egin zituen ikasketak. Magisteritza (Donostian) eta Filosofia eta Letrak lizentziatura (Erroma eta Valentzia) ditu. Irakasle izan zen Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolan, eta bertako zuzendari lau urtez. Zarautzen bertan bizi da umetatik. Euskal Literaturaren eta Literatura Unibertsalaren irakasle ere izan zen Donostiako Elizbarrutiko Majisteritza Eskolan 1979-1989 urteetan.
Produkzio handiko idazlea, literaturaren alor guztiak jorratu ditu, eleberri eta ipuinetatik hasi eta itzulpena, artikulugintza, saiakerara, eta haur eta gazte literatura ahaztu gabe. 1970ean argitaratu zuen lehen liburua: Hunik arrats artea, ipuin bilduma. Ordutik hona, etenik gabe joan da hazten bere literatur ekoizpena.
Kazetari ere ibilia da, Eginen sorrerako lehen urtean. Honetaz gain, hainbat hedabidetan kolaboratu du, Egunkaria, Berria, Diario Vasco, El País, El Mundo, La Vanguardia, Diario 16, El Correo, eta hainbat aldizkaritan.
Artisten erakusketen katalogoak egiten parte hartu du, hauetan adibidez: Ramón Serrasena Ikederrerako; Agustín Sagastirena Bilbao Bizkaia Kutxa Fundaziorako; Andrés Nagelen Erakusketa Antologikoa Donostiako Koldo Mitxelena Foru Liburutegirako.
Literatur eta zine kritika egin du, Diario Vasco, El Mundo, Donostiako Zinemaldiko aldizkarian, eta Egunkaria-Berrian.
Telebistan lan egin du telesailetako gidoilari eta aholkulari. Zinemaren munduan ere murgildu da, bi pelikula zuzenduz: 1984an “Hamaseigarrenean, aidanez” (izen bereko bere liburuan oinarriturik) eta 1987an “Kareletik”. Bere eleberrietako bat ere zinemara moldatua izan zen, Zorion Perfektua, baina oraingo honetan Anduk ez zuen parte hartu.
Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak bere 69 ekarpen jasotzen ditu.
Euskal Idazleen Elkartearen sortzaileetako bat, 1982an, erakundearen lehendabiziko presidentea izendatu zuten, eta kargu hartan egon zen 1985 arte.
Euskaltzain urgazlea da, eta euskaltzain osoa izendatzeko proposatu dute. Euskarak duen idazle onenetakoa da Lertxundi, eta ofizio handienetakoa.
Anjel Lertxundi ez da teknofiloa, baina hasiera-hasieratik garrantzi handia eman dio Interneti. Euskal idazleen artean, eremu horretan gehien nabarmendu direnetariko bat da. Hitz beste izeneko blog pertsonala dauka, Berria.eus webgunean. Blog horretan argitaratzen du egunero Berria egunkarian idazten duen zutabea, Hitz beste, baina blogean idazleak atal bat gehitzen dio zutabeari, post scriptum bat, eta hor Lertxundik azaldu ohi du zelan idatzi duen zutabe bakoitza, zergatik aukeratu dituen hitz edo adierazpide batzuk eta ez beste batzuk, alegia, azaltzen ditu bere idazkuntzaren nondik norakoak.
Hitz-jokoen zalea, hiztegia iraultzeko eta aberasteko bultzatzaile nekaezina da. Hainbat hitz asmatu ditu Anjel Lertxundik, Interneti lotuak, eta hitz horiek bidea egin dute sarean:
- 8. probintzia. Berak izendatu zuen lehen aldiz “8. probintzia” esaldia (Internet, euskararentzat), adierazteko zer garrantzi duen Internetek euskararentzat.
- Sarelari. Horrela deitu zien Lertxundik internautei, alegia, Interneten nabigatzen dutenei.
- Informazio batzaile Berak proposatu zuen izen hori Aurki.com, Bloglines eta antzeko aplikazioentzat. Horrela azaldu zuen proposamena: “Hona agregatzaile batek betetzen dituen lanak: aurkitu, jaso, bildu; elkartu; sakabanaturik zeudenak, antolatu eta elkarren ondoan jarri; erantsi… Hiztegian bada horiek guztiak biltzen dituen aditz bat: Batu: aurkitu. Batu: jaso, bildu. Batu: elkartu. Batu: sakabanaturik zeudenak, antolatu eta elkarren ondoan jarri. Batu: erantsi ‘Batzaile” hitzak, esanahiari dagokionez, primeran ordezka dezake “agregatzaile”. Polita den ala ez, estetika gaitzetsi gabe ere, nik uste dut halako hitzek praktikoak eta argiak izan behar dutela. (…) Hor dauzkagu boto-batzailea edo ontto-batzailea bezalako hitzak. Udalakoak astaputz-batzaileak omen dira Azkuek dionez… “Nik egunero begiratzen diot aurki batzaileari’”.
Birritan irabazi du Espainiako Kritika Saria euskarazko narratiba eta poesiari, Hamaseigarrenean, aidanez (1893) eta Kapitain Frakasa (1991). 1999an Euskadi Literatura Saria irabazi zuen, Argizariaren egunak liburuarengatik. 2010eko Espainiako Literatura Sari Nazionala, saiakera alorrean, Eskarmentuaren paperak liburuagatik (gaztelaniaz Vida y otras dudas du izenburua). Gainera, 1994ko finalisten artean ere izan zen, Otto Pette eleberriarengatik. 2010ean ere Rosalia de Castro saria jaso zuen, bere ibilbide literarioarengatik.
Egindako lanak
Haur eta Gazte Literatura
- Portzelanazko irudiak, 1981, Erein
- Tristeak kontsolatzeko makina 1981, Erein. Gaztelaniaz La máquina de la felicidad (1988).
- Gizon kabalen piurak 1982, Erein
- Artillero, dale fuego 1986, Erein
- Eskiatzaile herrenaren kasua 1988, Erein
- Estalaktita rockeroaren kasua 1988, Erein
- Kaxkajo bahituaren kasua 1988, Erein
- Paris de la France-ko pateen kasua 1988, Erein
- Alarguntsa sikodelikoaren kasua 1989, Erein
- Sardina ezpain gorriaren kasua 1989, Erein
- Peru eta Marixe, mila eta bat komerixe 1993, Erein
- Tresak eta kordelak 1993, Zarautzko Udala
- Nire kuleroak 1999, Elkar
- Muxubero, mon amour 2000, Elkar
Relatoak
- Hunik arrats artean 1970, Lur
- Ajea du Urturik 1971, Gero Mensajero
- Goiko kale 1973, Gero Mensajero
- Aise eman zenidan eskua 1980, Erein
- Urtero da aurten 1984, Erein
- Lurrak berdinduko nau 1990, Erein
- Piztiaren izena 1995, Alberdania. Gaztelaniaz El huésped de la noche (2001, Alfaguara) izeneko eleberri laburra bezala argitaratuta
Eleberriak
- Hamaseigarrenean, aidanez 1983, Erein
- Tobacco days 1987, Erein
- Carla 1989, Erein
- Kapitain frakasa 1991, Erein
- Otto Pette: hilean bizian bezala 1994, Alberdania. Gaztelaniaz Las últimas sombras (1996, Seix Barral). Literatur Sari Nazionalean finalista narratiba modalitatean 1994n.
- Azkenaz beste 1996, Alberdania. Gaztelaniaz Un final para Nora (1999, Alfaguara)
- Argizariaren egunak 1998, Alberdania. Gaztelaniaz Los días de la cera (2001, Alfaguara).
- Lehorreko koadernoa 1998, Alberdania. Gaztelaniaz Cuaderno de tierra firme
- Zorion perfektua 2002, Alberdania. Gaztelaniaz como La felicidad perfecta
- Konpainia noblean 2004, Alberdania
- Ihes betea 2006, Alberdania. Gaztelaniaz Línea de fuga
- Zoaz infernura, laztana (2008) , Alberdania
- Etxeko hautsa (2011), Alberdania. Gaztelaniaz como Los trapos sucios
Saiakera
- Gaurko literatura 1968, Seminario de San Sebastián.
- Pio Baroja 1972, Gero Mensajero
- Xabier Lizardi, olerkari eta prosista 1974, Jakin
- Haur literaturaz 1982, Erein
- Letrak kalekantoitik 1996, Alberdania
- Munduaren neurriak 1998, BBK e Ikeder
- Gogoa zubi 1999, Alberdania
- Muga-mugako zirriborroak (Edo pipiñoen kanpaina baten lehendabiziko zirriborroak) 1999, Koldo Mitxelena Kulturuneko Erakustaretoa. Gaztelaniaz como Bocetos fronterizos: (o primeros bocetos para una campaña contra la polillita) (1999, Sala de Exposiciones Koldo Mitxelena Kulturunea)
- Mentura dugun artean 2001, Alberdania.
- Eskarmentuaren paperak, 2010, Alberdania. Gaztelaniaz Vidas y otras dudas. Saiakeran Sari Nazionala lortu zuen 2010ean.
Itzulpenak
- Urrezko Astoa; Luzio Apuleio (El asno de oro) 1996, Ibaizabal
Bidai Liburuak
- Italia, bizitza lanbide 2004, Alberdania / Berria
Biografiak
- Martin Ugalde, leialtasun baten historia 1997, Andoaingo Udala.
Zinema Zuzendaria
- “Hamaseigarrenean, aidanez” 1984
- “Kareletik” 1987
Sariak
- Espainiako Kritika Saria euskarazko narratiba eta poesiari, Hamaseigarrenean, aidanez (1893)
- Espainiako Kritika Saria euskarazko narratiba eta poesiari, Kapitain Frakasa (1991).
- Euskadi Literatura Saria, Argizariaren egunak (1999)
- Finalista Espainiako Literatura Sari Nazionala, saiakera alorrean, Otto Pette (1994)
- Espainiako Literatura Sari Nazionala, saiakera alorrean, Eskarmentuaren paperak (2010)
- Rosalia de Castro saria ibilbide literarioarengatik (2010)