BILBO ZAHARRA euskaltegiko ikasle-irakasleok Klasikoen irakurketa jarraitua antolatu dugu, ikasturtearen amaieran eta Ikasleen Jaia ospakizunaren barruan. Irakurketa eta jaia.
Dagoeneko hamabi edizio burutu ditugu, eta esan beharra dago bestelako irizpideak erabili ditugula irakurgaiak aukeratzerakoan. Lehenengo lau edizioetan kronologia izan zen: Gero (1643), Peru Abarka (1804), Haur besoetakoa (1959), Hamaika pauso (1995). Hots, XVI. mendeko liburu batekin hasi, XVII. mendeko beste batekin segi, XIX. Mendearen erdira iritsi eta ia XXI. mendean bukatu genuen. Hiru jauzi izan ziren: bi, ehun eta hirurogei urtekoak, eta bat, berrogeita hamarrekoa, euskal literaturaren historian barrena. Bosgarren edizioan hautsi genuen irizpide hura, beren-beregi emakume-idazle baten liburua irakurtzeko: Zergatik panpox (1959). Seigarrenean eta zazpigarrenean, berriz, beste irizpide bat erabili genuen: urteurrenen ospakizunena; hain zuzen ere, Obabakoak (1989) eta Harri eta herri (1964) liburuen 25 eta 50 urteurrenak ospatzeko. Zortzigarrenean, Joseba Sarrionandiaren Narrazio guztiak-ekin, literaturaren independentzia aldarrikatzea, baita arazo politikoarekiko ere. Bederatzigarrenean, itzulpenaren garrantziaren urtea izan zen Kafkaren Metamorfosiarekin. Hamargarrenean, Itxaro Bordaren %100 Basque, emakume-idazle baten liburua izateaz gain, bere izaera periferikoa defendatzen duelako. Hamaikagarrenean, Txomin Agirreren Kresala izango genuen protagonista, bizkaieraren garrantzia azpimarratuz eta Euskaltzaindiaren eta euskara batuaren urteurrenak gogoan. Eta aurten, berriz ere urteurrena ospatuz, Anjel Lertxundiren Otto Pette (25 urte) izango da protagonista.
Garrantzi handikoa, dudarik gabe, ekainaren 6an egingo dugun irakurketa-jaia, beti bezala, Arriaga antzokian. Hamabi ordu, 400 irakurle, 50 euskal etxe, eragile sozialak… irakurle eta entzule, guztiok gonbidatuta zaudete literatura eta euskara batzen duen jai honetara.
Hauxe izan da gure ibilbidea:
LINGUAE VASCONUM PRIMITIAE (1545) | XVI | |
Iesus Christ Gvre Iavnaren Testamentv Berria (1571) | ||
Manual debozionezkoa (1627) | XVII | |
GVERO (1643) | ||
Oihenarten gaztaroa neurtitzetan (1657) | ||
Eskuararen hatsapenak (1718) | XVIII | |
Euskararen berri onak (1761) | ||
PERU ABARCA (1802) | XIX | |
Iparragirre (1839) | ||
Bi saindu euskaldunen bizia (1867) | ||
KRESALA (1906) | XX | |
METAMORFOSIA (1916) | ||
HAUR BESOETAKOA (1959) | ||
HARRI ETA HERRI (1964) | ||
ZERGATIK PANPOX (1979) | ||
OBABAKOAK (1988) | ||
NARRAZIO GUZTIAK (1979-1990) | ||
OTTO PETTE (1994) | ||
HAMAIKA PAUSO (1995) | ||
%100 BASQUE (2001) | XXI | |
BILBAO-NEW YORK-BILBAO (2008) | ||
MARTUTENE (2012) | ||
KRISTALEZKO BEGI BAT (2013) |