Euskara Bonua! Euskara dohain!

EUSKARA BONUA 2026-2027: A1, A2 ETA B1A2

Euskara ikasten hasi nahi? Matrikula zaitez A0, A1, A2 eta B1A2 mailetan 0 €tik

Ikasle berriak: 120€

120 € ordaindu behin eta 4 urtetan DOHAIN ikasteko aukera izango duzu, eta ikasturte amaieran ordaindutakoa berreskuratzeko aukera ere izan dezakezu.

ABIAPUNTUKO AZPIMAILA 26-27an
Lehen aldiz eskatzen dutenak

ORDU-POLTSA
EPEMUGA
2026-27an hasita
Aurrez aurre
eta jardun bikoak
Autoikaskuntza
A0A0 edo A1A0720 ordu1.620€/540 ordu2029-2030
A1A1520 ordu1.170€/390 ordu2028-2029
A2A1360 ordu810€/270 ordu2027-2028
A2A2200 ordu450€/150 ordu2026-2027

Horrez gain, autoikaskuntzan matrikulatzen den ikasleak ezingo du ikasturte bakoitzean 750 euro baino gehiago jaso, ezta 265 ordu baino gehiago erabili ere.

25-26ko ikasleak: 0€

Bestetik, 2025-26 ikasturtean A1 edo A2 mailako dirulaguntzara jo zuten ikasleek ere baliatu ahal izango dute dirulaguntza-lerro berri hau, inolako diru-ordainketarik egin beharrik gabe, baina, hain juxtu ere, 2025-2026 ikasturtean dagoeneko dirulaguntzaz baliatu direlako, beren epemuga urtebete laburragoa izango da A0A0, A1A0 eta A1A1 abiapuntuko azpimaila duten ikasleen kasuan; ez, ordea, A2A1 edo A2A2 abiapuntua dutenen kasuan, hauek lehen aldiz hasten diren ikasleen epemuga bera izango baitute.

ABIAPUNTUKO AZPIMAILA 26-27an
2025-26an dirulaguntzaz baliatu badira

ORDU-POLTSA
EPEMUGA
25-26an hasita
Aurrez aurre
eta jardun bikoak
Autoikaskuntza
A0A0 edo A1A0720 ordu1.620€/540 ordu2028-2029
A1A1520 ordu1.170€/390 ordu2027-2028
A2A1360 ordu810€/270 ordu2027-2028
A2A2200 ordu450€/150 ordu2026-2027

C1 gazteak (16-18)

C1 mailako dirulaguntzaz baliatu nahi duen ikasleak, aldiz, matrikularen ordainketa partzial gisa, aukeratutako ikastaroaren ordu bakoitzagatik 0,60 euro ordainduko dizkio euskaltegiari edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuari, eta ikastaro bakarra egin ahal izango du dirulaguntza honen babesean.

C1C1 helburu-maila duten aurrez aurreko ikasleek 350 orduko muga izango dute eta C1C1 helburu-maila duten autoikaskuntzako ikasleek, berriz, 750 €ko muga izango dute.

Bestalde, 2025-26 ikasturtean euskaltegian mailaren bat aitortu zaien ikasleen kasuan edo 2025-26 ikasturteko azterketa-deialdietan mailaren bat egiaztatu duten ikasleen kasuan, aitortutako edo egiaztatutako maila/azpimaila hori izango da gutxieneko abiapuntua dirulaguntza-lerro honetaz baliatzeko.

Log in with your credentials

Forgot your details?