Bihar, azaroak 26, Bilbo Zaharra euskaltegiari DaraBilbo programaren barruan antolatzen diren ekintzen artean Bilboko Euskal Museora bisita gidatua antolatzea egokitu zaigu. Bi txanda egingo dira, goizeko 11:00tan gure esku, eta 12:00tan Lizardi euskaltegikoen esku.

Gure ikasleetatik bi talde joango dira, eta Santutxuko Berbalagun taldeko zenbait lagun ere etorriko dira. Tamalez, taldeak bete-beteta daude, eta ez dagu leku gehiagorik. Hurrengoetarako erne ibili!!! DaraBilbok astero ekintza mordo antolatzen ditu, seguruenik bat bahino gehiago zuen gustokoak. Hemen aste honetako programazioa:

Astelehena: trikot ikastaroa

Asteartea: Euskal Museoari bisita gidatua eta euskolgeta.

Asteazkena: dantza ikastaroa

Osteguna: eusLiderrak

Ostirala: garagardo dastaketa

Larunbata: Hiri ibilbidea.

DaraBilbok antolatzen dituen ekintzen berri izateko, bisitatu http://darabilbo.blogspot.com.es/ web orrialdea.

 

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

or    

Forgot your details?

Create Account