Euskal Museora bisita gidatua DaraBilbo programarekin

Bihar, azaroak 26, Bilbo Zaharra euskaltegiari DaraBilbo programaren barruan antolatzen diren ekintzen artean Bilboko Euskal Museora bisita gidatua antolatzea egokitu zaigu. Bi txanda egingo dira, goizeko 11:00tan gure esku, eta 12:00tan Lizardi euskaltegikoen esku.

Gure ikasleetatik bi talde joango dira, eta Santutxuko Berbalagun taldeko zenbait lagun ere etorriko dira. Tamalez, taldeak bete-beteta daude, eta ez dagu leku gehiagorik. Hurrengoetarako erne ibili!!! DaraBilbok astero ekintza mordo antolatzen ditu, seguruenik bat bahino gehiago zuen gustokoak. Hemen aste honetako programazioa:

  • Astelehena: trikot ikastaroa
  • Asteartea: Euskal Museoari bisita gidatua eta euskolgeta.
  • Asteazkena: dantza ikastaroa
  • Osteguna: eusLiderrak
  • Ostirala: garagardo dastaketa
  • Larunbata: Hiri ibilbidea.

DaraBilbok antolatzen dituen ekintzen berri izateko, bisitatu http://darabilbo.blogspot.com.es/ web orrialdea.

Log in with your credentials

Forgot your details?