- Noiz: Otsailak 11, 19:00
- Non: Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian
Usadio zaharretan oinarrituak, egiteko soziala dute, zenbait ospakizunetan abestekoak direlako; Santa Ageda, Urte zahar eta berrian, Olentzeron…
Berezitasuak:
- Formula edo klixe jakin batzuk jarraitzen dira: hasierako agurra, santuaren edo jaiaren aipamena.
- Baladetan bezala, naturaren aipamen ugari.
- Bertsoetan bezala, eskemak ere uzten dio lekua bat-batekotasunari. Adibidez, Santa Agedan, beti koplez gain, bakarlariak beste zenbait inprobisa ditzake. Gainera, neurri handia eta txikia bereizten dira, zortziko txikia kopla txiki bikoitza baino ez delarik.
San Martinen Kontadurie
«San Martin, esaik bat.
Gure Jaune bera dok bat
berak salbauko gaiozak.
San Martin, esaik bi.
Erromako altara santuek bi
Gure Jaune bera dok bat
berak salbauko gaiozak.
San Martin, esaik hiru.
Hiru eternidadeak hiru
Erromako altara santuek bi
Gure Jaune bera dok bat
berak salbauko gaiozak.
…»