Bikain ziurtagiria, ofizial, publiko eta doakoa da, Eusko Jaurlaritzak luzatzen duena, eta enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duena. Ebaluazio bat egin ondoren eskura daitekeen ziurtagiria da, hortaz. Ebaluazio horretan EMEn (Erreferentzia Marko Estandarrean) jasotako itemak zein hizkuntzatan dauden eta nola kudeatzen diren egiaztatzen da, besteak beste. Ebaluazioari dagokionez, EMEk lau ardatz ditu:

  • Erakundearen komunikazioa eta irudi korporatiboa
  • Kanpo harremanak
  • Barne harremanak
  • Hizkuntza kudeaketa

Izen ofiziala hauxe da, euskara hutsez: Bikain, Euskararen Kalitate Ziurtagiria.

Atzo, azaroaren 22an egin da 2012ko Bikain Ziurtagiriak emateko ekitaldi publikoa, Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian. 28 enpresa eta erakundek Bikain ziurtagiriak jaso zituzten, 7k oinarrizko maila egiaztatu dute, beste 12k tartekoa edo zilarrezkoa eta 9k goi-maila edo urrezkoa, Bilbo Zaharra euskaltegia hauen artean, Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuaren eta Nuria López de Guereñu, CONFEBASKeko idazkari nagusiaren eskuetatik.

Bilbo Zaharraren izenean, Josu Muniozguren gure zuzendaria, eta zuzendari ohia 2011-2012 ikasturtera arte Arantza Camarero egon ziren, azken hau eszenatokira igo zen saria hartzera.

Bilbo Zaharra euskaltegitik, honetan parte hartzen duzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu, bai irakasleak, bai adminiztazio eta bezeroari arretan ibiltzen zaretenoi, garbiketan, eta gurekin dagoen ikasle bakoitzari, hau posiblea egiteagatik. ESKERRIK ASKO!!!

 

0 Comentarios

Contesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Inicia Sesión con tu Usuario y Contraseña

¿Olvidó sus datos?