
Egun atsegina pasa nahi baduzu giro euskaldunean, lagunen arteko giroaz disfrutatzeko, apunta zaitez BERBALDUN TALDEAk antolatzen duen hurrengo txangora!!!

Anima zaitez!!!
Martxoaren 23an, larunbata. Txangoaren gutxi gora beherako egitaraua: Arteagara autobusez, Urdaibai Bird Center-en bisita gidatua, bertako padura eta beatokietan ibilalditxoa, Kortezubira bokata jatera (norberea etxetik eramana), kafea, solasalditxoa eta etxera. Prismatikoak izanez gero, eraman!! Sarrera eta bidaia euskaltegiaren kontura.
Irteera: Goizeko 09:00ean, Termibuseko 23. nasan. Arteagarako autobusa 09:15tan irtetzen da. Puntual izan mesedez!
- Itzulera: Bilbo erdira, arratsaldeko 16:30ak aldera.
- Izena emateko azken eguna: MARTXOAK 21, osteguna!!
Prezioa: Gure ikasleentzat doain.
Euskararen erabilera bultzatzeko asmoz.
Eman izena berbaldun hori!!!
Informazio gehiago:
- 944158292
- www.birdcenter.org

Anima zaitez!!!