Egun atsegina pasa nahi baduzu giro euskaldunean, lagunarteko giroaz disfrutatzeko, apunta zaitez BERBALDUN TALDEAk antolatzen duen hurrengo txangora!!!
Martxoaren 16an, igandea. Eibarko Armagintzaren Museora. Txangoaren gutxi gorabeherako egitaraua: Autobusez Eibarrera, bertan zerbait hartu, museoan bisita gidatua, Eibartik paseotxoa eman, bazkaldu (norberak bere bokata eraman), eta etxera. Sarrera eta bidaia euskaltegiaren kontura.
Irteera: Goizeko 09:25ean, Termibuseko 25. nasan. Puntualak izan, mesedez!
Itzulera: Bilbo, arratsaldeko 16:30ak aldera.
Izena emateko azken eguna: MARTXOAK 13, osteguna!!
Prezioa: Gure ikasleentzat doain.
Euskararen erabilera bultzatzeko asmoz.
EMAN IZENA BERBALDUN HORI!!!
Informazio gehiago: 944158292