- Noiz: Otsailak 14, osteguna, 19:00
- Non: Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian
Kirmen Uribe
Ondarroan jaioa 1970an.
Idazle bizkaitarra. Arrantzale familia batean jaio zen. Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen eta Literatura Konparatuko graduondoko ikasketak egin zituen Trenton (Italia). Bere lehenengo literatur sari handia kartzelan zegoela jaso zuen 1995.ean, intsumiso zelarik (derrigorrezko soldaduzkara joan nahi ez zuelako). Becerro de Bengoa Saria, Jon Elordirekin batera moldatu zuen Lizardi eta erotismoa lanagatik. 2009ko urrian Espainiako Literatur Saria eman zioten, Bilbao-New York-Bilbao nobelarengatik. Kirmen Uribek 2008ko Kritika Saria, Euskarazko nobelaren alorrean idazlan berari esker jasoa zuen.
Juan Carlos Perez
Mutrikun jaioa, 1959an.
Itoiz taldeko abeslari eta kantuen egilea, 1978tik 1988ra bitartean. Geroztik, bakarkako bide luze eta emankorra egin du, ikerketa musikala sorkuntzaren zerbitzura jarriz hainbat esparrutan. Pop diskoak kaleratu ditu, telebista, dantza, zinema eta antzerkirako musika sortu du, gaur egungo musikako obrak konposatu ditu, eta orkestra sinfonikorako obra bi estreinatu ditu: Bizkaieraz eta Itoiz Suite.