Atzo, abenduaren 3an, euskararen nazioarteko eguna izan zen, eta udaletxeak, hainbeste ekintzen artean, harrera berezia eman zien, Iñaki Azkuna alkatearen esku, Bilboko euskaltegietako ordezkariei. Josu, gure zuzendaria, bertan egon zen.
Alkatearen hitzetan: «Bilboko Udalaren izenean, bilbotar guztiak animatu gura dodaz, euskeraz bizi daitezan, eta euskaltegietara hurrera daitezan; euskeraz ez dakienek ikasteko, eta dakienek eure euskerea hobetzeko.»
Baina horiek ez ziren izan atzoko egunean egon ziren ospakizun bakarrak. Guk ere gure modura ospatu dugu euskararen nazioarteko eguna! Euskal abestiak, pastatxoak, mistela… Primeran pasatu genuen!