Archivo para la categoría: Actividades

Zizei buruzko hitzaldia

Aurreko egunetan komentatu dugun bezala, aurten ziza ederrak hartzeko aukera izan dugu, eta, horren inguruan, atzo, gure ikasleentzat, hitzaldi interesgarria antolatu genuen. Roberto gure irakaslea, zizen munduan aditua, hizlari izanda. Zizak non eta nola aurkitzen diren azaldu zigun, gure inguruetan zein motatako zizak topa ditzakegun esan zigun, eta zeintzuk diren...

Continue reading

“Goenkale” antzezlana ikustera

Euskara ikastea ez da beti klase, klase, klase izango. Euskaraz ere disfrutatu ahal da eta behar da! Atzo, azaroak 7, gure ikasle batzuk Arriaga antzokira joan ziren  “Goenkale” antzezlana ikustera. Oso ondo pasatu zuten, eta euskara ikasteko beste modu atsegin bat, beste aukera bat, izan zuten, euskaraz gozatzeko eta...

Continue reading

Ziza erakusketa

Aurten bai! Aurten eguraldiak lagundu gaitu, eta, aspaldian egiten genuen bezala, euskaltegiko sarreran daukazue ziza erakusketa polit bat. Gure inguruetan aurkitu ditzakegun mota askotako zizak topa daitezke gure erakusketa txiki honetan. Jangarriak, hilgarriak, haluzinogenoak… Baina ez erabili edozein ziza tortilla bat egiteko, aizu! Lehenengo, ezaguera piska bat beharko dugu,...

Continue reading

San Martin eguna

Urtero bezala, ikasleentzat antolatzen ditugun ekintzen artean, eta euskal kultura eta jaiak ikasleei ezagutarazi nahian, San Martin eguna ospatuko dugu. Ikasle guztioi gonbidatzen zaituztegu mokadutxo bat hartzera. Euskal musika, txorizoa sagardoan, odolostea, sagardoa… Paregabea izango da!!! Etor zaitezte zuen klasekideekin!!! Ondo pasatuko dugu eta!!! Noiz izango da ospakizuna? San...

Continue reading

“Udaberriko loreak” lehiaketaren irabazlea

Badaukagu irabazlea!!!! Epaimahaiak, ondo kostata, erabaki du, behingoz, zein izan den Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatutako LORE LEHIAKETAREN IRABAZLEA. Aurten, Maitane Leonek, 10. mailakoa, eskuratu du liburu elektroniko zoragarria. Zorionak Maitane! Eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei. Hemen lehiaketan parte hartu dutenen “lore” batzuk:   “-Aizu! Google duzu izena, ezta?...

Continue reading

Eskerrik asko!!!

Eskerrik asko parte hartu duzuon guztioi!!! Bilbo Zaharra Euskaltegiko langileek, laguntzaileek, Onin Grafik-eko lagunei, Extremiana, Berde produkziokoei, irakurle guztioi,… eta orokorrean gurekin egon zareten guztioi. Datorren urtean berriro ikusiko dugu elkar!!!

Continue reading

Txangoa Santa Catalina parke botanikora

Egun atsegina pasa nahi baduzu giro euskaldunean, lagunen arteko giroaz disfrutatzeko, apunta zaitez BERBALDUN TALDEAk antolatzen duen hurrengo txangora!!! Anima zaitez!!! Maiatzaren 12an, larunbata. Txangoaren gutxi gora beherako egitaraua: Autobusez Bilbo- Iruña de la oca – Santa Catalina parke botanikoa –  bazkaria: bokata- Gasteiz – Bilbo. Irteera: Goizeko 09:00etan, Bilboko San Nikolas eleizaren aurrean. Itzulera: Arratsaldeko 19:00ak...

Continue reading

Inicia Sesión con tu Usuario y Contraseña

¿Olvidó sus datos?