• Noiz: Otsailak 2, 19:00
  • Non: Euskaltzaindiaren Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian

Bi musikarik (Xabier Montoiak eta Ibon Rodriguezek) eta bi idazlek (Xabier Montoiak berak eta Iban Zalduak) bat egin dute ipuin batzuen inguruko errezitaldi musikatu bat eskaintzeko. Aitzakia Iban Zalduaren azkeneko liburuko narrazioak dira (Biodiskografiak, Erein 2011): bertan, pop musikaren historiako hogeita hemeretzi diskotatik abiatuta /The Beatles-en Revolver-tik Paul Weller-en 22Dreams-era), gure bizitzen soinu-banda posible baterako gezurrezko eta benetazko fikzioak eskaintzen dira. Zalduak ipuin horietako batzuk hartu, taularatu, eta disko haietako kanten bertsioekin osatu dituzte musikari biek.

Xabier Montoiaren ibilbide musikala aski ezaguna da, hala M-ak taldeko kantari gisa, nola bakarka (Ni ez naiz Xabier Montoia – Metak 2002 – izan zen kaleratu zuen azken diskoa), baina ez gutxiago idazle gisa egin duena, 1983ko Anfetamiña poema-liburutik hasita joan den urteko Fucking artists ipuin liburura arte.

Ibon Rodriguez musikaria hainbat proiektutan ibili da (eta dabil), hala nola, Ibonrg, Eten, Le Noise (eta abar)…, eta Gernikako Kafea & galletak ekimenean; izan ere, bera aritu da, Maite Arroitajauregirekin batera (Muersgo), Xabier Montoiaren hurrengo diskoa grabatzen, Montoiaren Mundu Miresgarria izenburukoa.

Iban Zalduak idazleak, azkenik, zenbait ipuin liburu, nobela eta literatur saiakera argitaratu ditu, besteak beste Gezurrak, gezurrak, gezurrak (Erein 2001), Si Sabino viviría (Lengua de Trapo 2005), Etorkizuna (Alberdania 2005) eta Euskaldun guztion aberria (Alberdania 2008).

0 Comentarios

Contesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Inicia Sesión con tu Usuario y Contraseña

¿Olvidó sus datos?