- Noiz: Martxoaren 5a, osteguna, 19:00
- Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian
Hitzaldia
Gaurkoan, Txilardegiren “Leturiaren egunkari ezkutua” liburuaren inguruko hitzaldia izango dugu Alaitz Aizpuru eta Pako Suduperen esku.
Alaitz Aizpuru
Azpeitian jaioa, 1983an.
Euskal filosofoa da.
Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziatu zen. 56ko belaunaldian aditua, bereziki Joxe Azurmendiren eta Txillardegiren ekarpena eta gerraosteko euskal abertzaletasuna eta pentsamendua ikertu ditu batez ere. Hainbat ikastaro eman ditu UEUn.
beste egile batzuekin batera, Euskal Herriko pentsamenduaren gida (2012, UEU) eta Diskurtsoak, eraikuntzak, gorputzak (2014, UEU) liburuak argitaratu ditu.
Joxe Azurmendi 60ko poesiaren eraberritzean (2016, HEA) saioa ere landu zuen.[6]
Txillardegiren gaikako antologia baterako testu hautaketaz ere arduratu zen: Euskara batua, Nazio auzia eta Hizkuntzaren filosofia (2019, Jakin/EHU).
Pako Sudupe
Azkoitian jaioa, 1959an.
Euskal idazlea.
Irakasletzako diplomaduna eta Euskal Filologiako doktorea. Irakaskuntzan jardun zuen 1979az geroztik, hasieran Orioko Ikastolan, baina gero gehienetan helduen euskalduntze-alfabetatzearekin lotuta Legazpiko Udal Euskaltegian, Azpeitiko Udal Euskaltegian eta, 1994 urtetik, Pasaiako Udal Euskaltegian. 2001etik aurrera, Pasaiako Udaleko Euskara Zerbitzuan ari da, euskara normalizatzeko teknikari lanetan.
XX. mendeko euskal kultura ikertzen eta ezagutzera ematen nabarmendu da, bereziki 50eko hamarkadako autoreak aztertu zituen eta euskal autore garrantzitsuenei buruzko lanak publikatu ditu: Nemesio Etxaniz, Andima Ibanagabeitia, Piarres Laffite, Telesforo Monzon… Horien artean, azpimarragarria dugu Txillardegiren borroka abertzalea (2016) liburua.. Hain zuzen ere, hori izan baitzen bere tesiko gaia (Tradizioa eta modernitatea 50eko hamarkadan. Euskal kulturaren biziberritze gatazkatsua). 2010an euskal ikasketako doktore-titulua lortu zuen EHUn Joxe Azurmendi eta Jon Kortazarren zuzendaritzapean.[3]
