Pedro Alberdi eta Markos Zapiain (2022/02/21)

  • Noiz: Otsailaren 21ean, astelehena, 19:00
  • Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian

“Ramon Saizarbitoriaren MARTUTENE – 10 urte”

Pedro Alberdi

Eibarren jaioa 1957an.
Euskara irakasle ogibidez, Bilbon bizi da aspalditik, 17 urte zituenetik. Euskal Filologian lizentziatua. Egun Bilbo Zaharra Forumeko arduraduna da.

Sari asko irabazi ditu bere lanekin. Haur-Gazte Literatura generoko Handitzen naizenean (Alberdania, 1995) eta Nire kalea (Erein 1998) argitaratu zituen literatur ibilbidearen hastapenetan; azken honek Lizardi saria eskuratu zuen. 2000. urtean Satorrak baino lurperago (Alberdania) saiakera eman zuen argitara. Joseba Jaka beka aurretik jasoa zuen entsegu honetan egileak 60. eta 70. hamarkadako kultur eta giro politikoaren kronika sentimentala idatzi nahi izan zuen. 2007an, Bilboko udalak “Miguel de Unamuno” saria eman zion “Carlos esaten zioten gizona” lanagatik.

“FIZIOAREN HITZARMENAK”
Saiakeraren alorrean, besteak beste, “Satorrak baino lurperago”,
Saizarbitoriaren garaira eta haren obraren testuingurura hurbiltzeko modu bat.

Markos Zapiain

Irunen jaioa 1963an.

Filologian lizentziatua eta filosofian doktorea da, Denbora eta egia: Kojèveren gogoeta tesierekin.

Errenterian, Mutrikun eta Bergaran eskolak eman zituen. Bermeon eta Bilbon bizi da eta Botikazar BHI institutuan filosofia klaseak ematen ditu. Joxan Elosegirekin batera Enbolike saiakera bilduma sortu zuen.

Euskal hedabideetan maiz idatzi eta parte hartu izan du eta hitzaldi ugari emandakoa da. Blog pertsonal batean ere argitaratzen ditu bere artikuluak, Eibar.org elkartearen komunitatean.

“TRAUMA ETA TRANSMISIOA”
Saiogilea, batez ere. Haren lanen artean, aipagarrienak, beharbada,
“Txillardegi eta ziminoa” eta “Saizarbitoria eta iragana”.

Inicia Sesión con tu Usuario y Contraseña

¿Olvidó sus datos?