Euskara ikasteko diru-laguntza
Informazioa:
– Bizkaiko Aldizkari Ofiziala: 2020-06-11.
– Base de Datos Nacional de Subvenciones:
(identif.): 508013
– https://bilbaoeuskaraz.bilbao.eus/diru-laguntzak/
– Informazioa paperean: Aznar eraikineko atarian (Venezuela plaza 2) dago eskuragarri. Aznar eraikinera hurbiltzeko arazoak dituztenek Euskara Zuzendariordetzan eska dezakete posta bidez jaso ahal izateko.
Onuradunak:
1) 2006 urtean edo ondorengo urteetan jaiotako umeen guraso eta legezko tutoreak.
2) Haur eta gazteen aisialdiko begiraleak eta haur eta gazteen kiroleko begirale eta entrenatzaile lanetan ari direnak.
3) Euren diru-sarrerak deialdian ezarritako mugak gainditzen ez dituzten pertsonak.
Izena emateko epea: ekainaren 12tik uztailaren 9ra
Eskaera aurkezteko lekua:
– Web orritik:
o www.bilbao.eus>agenda
o hemendik
– Posta ziurtatutako gutun bidez, Erregistro Nagusira bideratuta (San Agustin eraikina, Erkoreka plaza 12, 48007-Bilbo).
– Erregistro Nagusia, aurretiazko zitarekin (telefonoz: 010 / 944 010 010; Internetez: hemen).
– Zuzenean, Herritarrentzako zerbitzua (Gran Vía 85, 48011-Bilbo). Aurretiazko zitarekin (telefonoz: 012 / 945 018 000; Internetez: hemen).
– Legez araututako beste eraren batean.
OHARRA: eskabidea online edo posta-ziurtagiri bidez aurkezteko gomendatzen dizugu erregistroan egon daitezkeen gorabeherak ekiditeko.
Euskara eta Hezkuntza Saila / Área de Euskera y Educación
Euskara Zuzendariordetza / Subdirección de Euskera
Venezuela plaza 2, 7
94 420 44 16 / 51 61 / 44 18
euskera@bilbao.eus
www.bilbaoeuskaraz.com