Aurrez aurreko eskolak berreskuratzea

covid web

Ikasleentzako jarraibideak:

1- Euskaltegirako sarrera eta irteera modu ordenatuan egingo ditugu, pilaketak saihesteko asmoz. Horretarako ordutegiak ezarriko ditugu. Dena ondo koordinatzeko, irakasleek esango diete ikasleei noiz eta nola egin itzulera.

2- Pasabideetan eta geletan 1,5 metroko segurtasun-distantzia bermatuko dugu. Euskaltegian zein sarrera eta ireteeretan eskumatik ibili beti.

3- Geletan eta komunetan eskuak garbitzeko eta desinfektatzeko xaboia, gel hidroalkoholikoa eta paperezko zapiak izango ditugu.

4- Instalazioak maiz garbitu eta desinfektatuko ditugu.

 

Bestalde, nork bere maskara ekarri eta uneoro 1,5 metroko segurtasun-distantzia mantentzeaz gain, pertsona guztiok higiene pertsonaleko neurri hauek hartuko ditugu:

1- Eskuak maiz garbituko ditugu ur eta xaboiarekin, baita gel hidroalkoholikoarekin ere.

2- Begiak, sudurra eta ahoa ukitzea saihestuko dugu.

3- Erabili eta botatzeko paperezko zapiak baliatuko ditugu.

4- Eztul edo doministiku egitean, ahoa eta sudurra ondo estaliko ditugu ukondoa tolestuta edo erabili eta botatzeko zapi batekin.

5- Arnas sintomarik edo sukarrik duen ikasle, irakasle edo bestelako langileak etxean egon beharko du, euskaltegira joan gabe. Lehen mailako arretako zentrotik edo prebentzio-zerbitzutik, kasuaren arabera, jarraitu beharreko jarraibideak adieraziko zaizkio, eta jarraipena egingo zaio.

6- Euskaltegi osoan zehar birusaren transmisioa saihesteko oinarrizko prebentzio neurriei buruzko informazio panelak egongo dira.

Denon erantzukizuna da babes-neurri hauek betetzen laguntzea. Mila esker.

0 Iruzkinak

Utzi erantzun bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2020 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Sartu zure kredentzialak

edo    

Ahaztu egin xehetasunak?