Bizitza

Itxaro Borda (Baiona, 1959ko martxoaren 29a – ) Euskal idazlea; eta azken hamarkadaetako euskal literatur kontinentalaren figurarik garrantzitsuena da. Lanbidez postaria da Baionako Santizpirituko bulegoan eta luzaz Maulen eta Ivry-sur-Seinen (Val-de-Marne) ere egon da.

Haurtzaroa Nafarroa Behereko Oragarren igaro zuen hangoa baitu familia. Donapaleuko Jean Errekarte lizeoan nekazaritzako batxilergoa atera eta Historian lizentziatu zen Paueko unibertsitatean. Mauleko ikastolako gurasoen elkarteko eta Seaskako presidentea (Ipar Euskal Herriko ikastolen federakuntza) ere izan zen 1990eko hamarkadan. Gaur egun Baionan bizi da.

Literaturaren alorrean, 1974ean “Herria” aldizkarian argitaratu zuen bere lehen poema. 1982an, Maiatz literatur aldizkari euskalfrantsesaren sortzaileetakoa izan zen, Luzien Etxezaharretarekin batera. Horrek , bere lehen poema liburua argitaratzea erraztu zuen 1984an “Bizitza nola badoan” Maiatz argitaletxean, hemen hasten dira ikusten nabarmenak izango diren errekurtsoak, autobiografia eta “Ni” poetikoa abiapuntu bezala eta ez helmuga bezala.

1990ean, olerkigintzaren arloan “Autojustifikazio erreza” hitzaldia eman zuen, non bere proposamen poetikoa aurkeztu zuen. Hitzaldi horretan, bere aurreko testuetan erabilitako gai eta ikuspuntuak  aldarrikatu zituen, gerora ere erabili izan dituenak. Azpimagarria da “ni” poetikoaren erabilera abiapuntua bezala, egunerokotasunarekin konpromisua, jarrera antisistema eta hizkuntzarekiko ardura.

Poesiaz aparte, narrazioak eta saioak ere idatzi ditu. Itzulpengintzan ere aritu da, adibidez, Bertold Brencht-en “Kaukausiche Kredekreis” euskaratuz. Euskal abeslarientzat kantak izkiriatzen ditu eta artikuluak euskarazko prentsarako. Urteetan Berriako kolaboratzailea izan da. Euskaldunon Egunkarian ere idatzi du.

Bere pertsonai ezagunena, Amaia Ezpeldoi da, detektibe zuberotarra, atipikoa, rurala, bisexuala, eta komunikatzeko arazoekin, 1994eko Bakean ützi arte nobelan agertzen dena lehenengo aldiz, eta gero Bizi nizano munduan eta Amorezko pena baño, biak 1996ean, lehen trologia bat sortuz. Hiru obra hauetan, zuberotar gaiak landu ditu, gasaren industria edo espartzuaren ekoizpena bezala, baita Ipar Euskal Herriko egoera sozioekonomikoa eta kulturala ere.

2004ean, pertsonai hau berrezkuratu zuen Jalgi hadi plazara liburuan, azken honen istorioa Bilbon izan arren. 2012an, Ezpeldoi protagonista izanda bostgarren liburu bat argitaratu zuen, Boga boga.

Amaia Ezpeldoi alde batera utzita, Bordak % 100 basque (2001) argitaratu zuen, 2002 Euskadi saria irabaziz. Liburua hainbat kapitulutan zatituta dago, eta esan daiteke euskaldun izatearekiko erreflexio bat dela: zer den, zeintzuk diren benetako ezaugarriak, zer den euskal kultura, zerk osatzen duen eta zelan adierazten den… Idazleak bein eta berriro hausnartzen ditu estilo estabaidak, eta bitartean, estereotipoak, errealitatearekiko beharra, kritika sozioekonomikoa, kultura, eta abar, nahasten ditu.

Egindako lanak

Narrazioak
“Entre les loups cruels” 2001, Maiatz (elebiduna)
Eleberriak
Basilika 1984, Susa
Udaran betaurreko beltzekin 1987, Txertoa
Bakean ützi arte 1994, Susa
Amorezko pena baño 1996, Susa
Bizi nizano munduan 1996, Susa
% 100 basque 2001, Susa; 2002ko Euskadi saria.
Zeruetako erresuma 2005, Susa
Jalgi hadi plazara (2006), Susa
Ezer gabe hobe (2010, Susa)
Olerkiak
“Bizitza nola badoan” 1984, Maiatz
“Krokodil bat daukat bihotzaren ordez” 1986, Susa

“Just Love” 1988, Maiatz
“Bestaldean” 1991, Susa
“Orain” 1998, Susa
“XX. mendeko poesia kaierak – Itxaro Borda” 2000, Susa
“Hautsak errautsa bezain” 2002, Maiatz, elebiduna
“Noiztenka” (2007), Maiatz
“Ogella Line” (2009) La malle d’aurore, Aturbe
Saioak
“Emakumeak idazle” 1984, Txertoa
“Hiruko” 2003, Alberdania

Sariak

2002an Euskadi Saria jaso zuen, “%100 basque” nobelarekin.
2010eko irailean Galiziako PEN Clubak Rosalía de Castro poesia saria eman zion.

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

or    

Forgot your details?

Create Account