• Noiz: Azaroak 15, 19:00
  • Non: Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian

Ur Apalategi

Parisen jaioa 1972an. Gaur egun, euskal literatura garaikidea irakasten du Paueko unibertsitatean. Gauak eta hiriak eleberriarekin egin zen ezagun, bost edizio, sari bat (Beterriko liburua 1997) eta gaztelerazko itzulpena (Las relaciones imperfectas) izan baitzituen. Haren ondotik, Gure gauzak, S.A. (Ultriusque Vasconiae, 2004) eta, berriki, Fikzioaren izterrak (Susa, 2010) etorriko ziren. Azken lan honekin Kritikaren sari nazionala irabazi du.  

Aingeru Epaltza

Iruñean jaioa 1960an. Resultado de imagen de aingeru epaltzaEuskal idazlea da, Kazetaritzan lizentziaduna. Deia, Euskal Telebista eta Navarra Hoy hedabideetan ibili ondoren, Nafarroako Gobernuko itzultzailea da gaur egun.

1990. urtean Nafarroako Ikastolen Federazioko lehendakari bihurtu zen. Horrez gain, Nafarroako Euskararen Kontseiluko ordezkaria izan zen, baina 1999an kargua utzi zuen Nafarroako Gobernuaren euskara politikarekin bat ez zetorrela eta.

1990. urtean Rikardo Arregi Kazetaritza Saria irabazi zuen Baloraziozko Kazetaritza atalean.

1997. urtean Euskadi Literatura Saria irabazi zuen Tigre ehizan nobela laburrarekin.

 

Gaurkoan “Iparra/Hegoa. Erdigunea/Periferia” emankizuna ekarriko digute.

Ur Apalategi eta Aingeru Epaltza "Iparra/Hegoa. Erdigunea/Periferia"

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

Forgot your details?