• Noiz: Azaroaren 14, astelehena, 19:00
  • Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian

Koldo Izagirre

Euskal idazle oparo, goraipatu eta berritzaileenetako bat da. Literaturaren genero guztiak landu ditu bere idazlanetan: poesia, elaberrigintza, ipuingintza eta saiakera. Hainbat euskal autore klasiko beste hizkuntzetara itzuli ditu, eta literatura unibertsaleko lanak euskaratu ere bai. Helduentzat egindako literaturaz gain, haur eta gazteentzat ere zenbait lan idatzi ditu. Prentsan maiz artikuluak plazaratzen ditu, eta telebistarako eta zinemarako gidoilari lanetan ere aritu izan da.

1978an Oh! Euzkadi literatura aldizkari berritzailea sortu zuen, Ramon Saizarbitoriarekin eta beste idazle batzuekin batera, eta 80ko hamarkadan Bernardo Atxagarekin elkarlanean Panpina Ustelaaldizka atera zuen.

1990. urtean Offeko maitasuna filma zuzendu zuen. Gidoia ere idatzi zuen, bi urte lehenago Ke arteko egunak filmean egin zuen bezalaxe. Halaber, marrazki bizidunetako pelikuletarako gidoiak egin izan ditu.

“Arestik poesia mailu bat dela esateko ausardia ukan zuen. Estreinakoz jarri zen euskal poesia poesiari berari buruz hausnarrean. Harri eta Herri, liburu fundazional guztiak bezala, ikur bilakatu zen.”

Gaurkoan, “Euskara akabatzeko euskal metodo batzuk” emanaldia ekarriko digu.

Koldo Izagirre "Euskara akabatzeko euskal metodo batzuk"

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

Forgot your details?