EUSKARA BONUA 2026-2027: A1, A2 ETA B1A2
Euskara ikasten hasi nahi? Matrikula zaitez A0, A1, A2 eta B1A2 mailetan 0 €tik
Ikasle berriak: 120€
120 € ordaindu behin eta 4 urtetan DOHAIN ikasteko aukera izango duzu, eta ikasturte amaieran ordaindutakoa berreskuratzeko aukera ere izan dezakezu.
| ABIAPUNTUKO AZPIMAILA 26-27an Lehen aldiz eskatzen dutenak | ORDU-POLTSA | EPEMUGA 2026-27an hasita |
|
| Aurrez aurre eta jardun bikoak | Autoikaskuntza | ||
| A0A0 edo A1A0 | 720 ordu | 1.620€/540 ordu | 2029-2030 |
| A1A1 | 520 ordu | 1.170€/390 ordu | 2028-2029 |
| A2A1 | 360 ordu | 810€/270 ordu | 2027-2028 |
| A2A2 | 200 ordu | 450€/150 ordu | 2026-2027 |
Horrez gain, autoikaskuntzan matrikulatzen den ikasleak ezingo du ikasturte bakoitzean 750 euro baino gehiago jaso, ezta 265 ordu baino gehiago erabili ere.
25-26ko ikasleak: 0€
Bestetik, 2025-26 ikasturtean A1 edo A2 mailako dirulaguntzara jo zuten ikasleek ere baliatu ahal izango dute dirulaguntza-lerro berri hau, inolako diru-ordainketarik egin beharrik gabe, baina, hain juxtu ere, 2025-2026 ikasturtean dagoeneko dirulaguntzaz baliatu direlako, beren epemuga urtebete laburragoa izango da A0A0, A1A0 eta A1A1 abiapuntuko azpimaila duten ikasleen kasuan; ez, ordea, A2A1 edo A2A2 abiapuntua dutenen kasuan, hauek lehen aldiz hasten diren ikasleen epemuga bera izango baitute.
| ABIAPUNTUKO AZPIMAILA 26-27an 2025-26an dirulaguntzaz baliatu badira | ORDU-POLTSA | EPEMUGA 25-26an hasita |
|
| Aurrez aurre eta jardun bikoak | Autoikaskuntza | ||
| A0A0 edo A1A0 | 720 ordu | 1.620€/540 ordu | 2028-2029 |
| A1A1 | 520 ordu | 1.170€/390 ordu | 2027-2028 |
| A2A1 | 360 ordu | 810€/270 ordu | 2027-2028 |
| A2A2 | 200 ordu | 450€/150 ordu | 2026-2027 |
C1 gazteak (16-18)
C1 mailako dirulaguntzaz baliatu nahi duen ikasleak, aldiz, matrikularen ordainketa partzial gisa, aukeratutako ikastaroaren ordu bakoitzagatik 0,60 euro ordainduko dizkio euskaltegiari edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuari, eta ikastaro bakarra egin ahal izango du dirulaguntza honen babesean.
C1C1 helburu-maila duten aurrez aurreko ikasleek 350 orduko muga izango dute eta C1C1 helburu-maila duten autoikaskuntzako ikasleek, berriz, 750 €ko muga izango dute.
Bestalde, 2025-26 ikasturtean euskaltegian mailaren bat aitortu zaien ikasleen kasuan edo 2025-26 ikasturteko azterketa-deialdietan mailaren bat egiaztatu duten ikasleen kasuan, aitortutako edo egiaztatutako maila/azpimaila hori izango da gutxieneko abiapuntua dirulaguntza-lerro honetaz baliatzeko.