
Euskara ikasteko diru-laguntza
Informazioa:
- Bizkaiko Aldizkari Ofiziala: 2022-05-09.
- Base de Datos Nacional de Subvenciones:
- (identif.): 623233
- https://bilbaoeuskaraz.bilbao.eus/diru-laguntzak/
- Informazioa paperean: Aznar eraikineko atarian (Venezuela plaza 2) dago eskuragarri. Aznar eraikinera hurbiltzeko arazoak dituztenek Euskara Zuzendariordetzan eska dezakete posta bidez jaso ahal izateko.
Onuradunak:
- 2008. urtean edo ondorengo urteetan jaiotako umeen guraso eta legezko tutoreak.
- Haur eta gazteen aisialdiko begiraleak eta haur eta gazteen kiroleko begirale eta entrenatzaile lanetan ari direnak.
- Euren diru-sarrerak deialdian ezarritako mugak gainditzen ez dituzten pertsonak.
Izena emateko epea: maiatzaren 10etik ekainaren 13ra
Eskaera aurkezteko lekua:
- Web orritik:
- Posta ziurtatutako gutun bidez, Erregistro Nagusira bideratuta (San Agustin eraikina, Erkoreka plaza 12, 48007-Bilbo).
- Erregistro Nagusia, aurretiazko zitarekin (telefonoz: 010 / 944 010 010; Internetez: hemen).
- Zuzenean, Herritarrentzako zerbitzua (Gran Vía 85, 48011-Bilbo). Aurretiazko zitarekin (telefonoz: 012 / 945 018 000; Internetez: hemen).
- Legez araututako beste eraren batean.
OHARRA: eskabidea online edo posta-ziurtagiri bidez aurkezteko gomendatzen dizugu erregistroan egon daitezkeen gorabeherak ekiditeko.
Euskara eta Hezkuntza Saila / Área de Euskera y Educación
Euskara Zuzendariordetza / Subdirección de Euskera
Venezuela plaza 2, 7
94 420 44 16 / 51 61 / 44 18
euskera@bilbao.eus
www.bilbaoeuskaraz.com