
Ikasleentzako jarraibideak:
- Euskaltegirako sarrera eta irteera modu ordenatuan egingo ditugu, pilaketak saihesteko asmoz. Horretarako ordutegiak ezarriko ditugu. Dena ondo koordinatzeko, irakasleek esango diete ikasleei noiz eta nola egin itzulera.
- Pasabideetan eta geletan 1,5 metroko segurtasun-distantzia bermatuko dugu. Euskaltegian zein sarrera eta ireteeretan eskumatik ibili beti.
- Geletan eta komunetan eskuak garbitzeko eta desinfektatzeko xaboia, gel hidroalkoholikoa eta paperezko zapiak izango ditugu.
- Instalazioak maiz garbitu eta desinfektatuko ditugu.
Bestalde, nork bere maskara ekarri eta uneoro 1,5 metroko segurtasun-distantzia mantentzeaz gain, pertsona guztiok higiene pertsonaleko neurri hauek hartuko ditugu:
- Eskuak maiz garbituko ditugu ur eta xaboiarekin, baita gel hidroalkoholikoarekin ere.
- Begiak, sudurra eta ahoa ukitzea saihestuko dugu.
- Erabili eta botatzeko paperezko zapiak baliatuko ditugu.
- Eztul edo doministiku egitean, ahoa eta sudurra ondo estaliko ditugu ukondoa tolestuta edo erabili eta botatzeko zapi batekin.
- Arnas sintomarik edo sukarrik duen ikasle, irakasle edo bestelako langileak etxean egon beharko du, euskaltegira joan gabe. Lehen mailako arretako zentrotik edo prebentzio-zerbitzutik, kasuaren arabera, jarraitu beharreko jarraibideak adieraziko zaizkio, eta jarraipena egingo zaio.
- Euskaltegi osoan zehar birusaren transmisioa saihesteko oinarrizko prebentzio neurriei buruzko informazio panelak egongo dira.
Denon erantzukizuna da babes-neurri hauek betetzen laguntzea. Mila esker.